ALDATU > ERABILERA BALDINTZAK
FUNTZIONAMENDUA
Salmentan daukagun artikulu batengaitik beste bat eskeini nahi badiguzu, lehenik eta behin aldaketa artikulua eta dagokion zati ekonomikoaren ordainketa jaso beharko dugu (hau adostu baldin badugu). Artikuluaren funtzionamendua, originaltasuna, etabar…egiaztatu ondoren… gure artikuluaren bidalketari eta dagokion zati ekonomikoaren ordainketari ekingo diogu (hau adostu baldin badugu). Zure artikulua jasotzen dugunetik hiruzpalau eguneko epea beharko dugu zure pazientziaz eta konfiantzaz gain, mutur guztiak ondo lotuta utz ditzagun. Eskerrik asko zure ulermenarengatik!
GARRANTZITSUA!!
Gogoratu birsalmentarekin etekin baten menpe gaudela eta, noski, ezin dugula zerbait aldatu salneurri berean edo oso etekin estuekin bersaltzeko. Nolanahi ere, metodo hau egokitzen ez bazaizu, zure artikuluen salmenta ere kudeatu dezakegu. Ikusi salmenta-kudeaketako baldintzak hemen klik eginez.
Beste proposamen eta eskaintza batzuk ere entzuten ditugu. Utz iezaguzu zurea hemen klik eginez.
BALDINTZEN ONARPENA
Kitarshokaken zerbitzuak erabiltzea, edozein izanda ere, webgune honetan zehaztutako baldintzen onarpena dakar.