Azkena Rock Ibiltarian bateria alokairua
Asteburu honetan, Backline bateria alokairu zerbitzua eskaintzeko aukera izan dut Bastidan, Azkena Rock Ibiltariaren barruan. Benetan esperientzia oso positiboa izan da. Dena oso ondo joan da.
Kitarshokak-en Backline-ko Yamaha OAK Customaren soinuak ez du inoiz hutsik egiten, eta taldeak musikari onez osatuta zeuden. The Clayton eta Nightwaves ziren taldeak. Lehenengoak mugituak ziren eta rock arima gaztea zuten. Gitarrista nagusia, soloak bizkarrean jotzen, abeslaria, lesio baten ondorioz herrenka, eserita, baina oso ondo eta jarreraz abesten. Ahots onak. Bigarrenak lasaiagoak baina sakontasun puntu batekin, hiru koru-abeslari eta perkusionista zituen taldeak oso talde konpletua osotuz. Koristeri esan nien egin zutena bikaina izan zela, haiek gabe taldea guztiz desberdina izango zela, biluziagoa. Oso eskertuta zeuden keinuarengatik. Zer gutxiago! Hala sentitu nuen nik eta!
Kontzertua oso errez joan zen, anekdota interesgarriekin gaineraz. Tuterako RMT Sonido-ko Ramón ezagutu nuen, Kitarshokak-en aspaldikko bezero baten ezaguna ere bazena. Soinu teknikari oso atsegina eta hurbila. Nightwavesek Kitarshokak ezagutzen zuen ere, duela 10 urte edo gehiago Williami (kitarra joleetako bat) haien anplifikadore bat saldu niolako. Oraindik anpli hori zeukan eta kontzertuan jo zuen berarekin! Gainera, oso anplifikadore ezohikoa zen, Marshall JTM45 bat, master batekin eta 6L6 potentzia-balbulekin, erosi zuen hartan moduan, Fenderizatua. Hori da produktu ona, erosketa ona eta duenari etekinik handiena ateratzen dakien norbait izatea!





