Bateria Alokairua RK Fest ´25 Zorrotzako Gaztetxean

Ohikoa da talde askoko kontzertu batean bizkortasuna behar izatea talde eta taldeen arteko aldaketak egiterakoan, aldaketak luzeagoak izan ohi dira bateria aldatu behar bada: bere pieza guztien doikuntza, mikrofonoak, etab… hala izan da 4 taldek jo zuten RK FEST ’25 heavy jaialdian: Easy Rider, Guadaña, Warg eta Raxar izan ziren bertan.

Honetarako, bateriajoleek hain gustora jotzen duten, 2003ko Yamaha OAK Custom Japana eraman nuen, Kontzertu honetarako egokiagoa iruditu zitzaidan 6″ sakoneko DW Reference kaja jartzea bateriren soinuari gorputz apur bat gehiago eskaintzeko.

Bertan ikusi ahal izan nuen Yamaha taldeen soinuarekin oso ondo zihoala.

Kontzertuak heavy izaera nabarmena izan zuen eta xehetasun batzuetan fijatu nintzen, hala nola, Warg taldeko abeslaria, erregistro interesgarri askorekin, Easy Rider taldeko abeslari ilehoria maila tekniko ona eta estiloarekin oso koherentea den jantziarekin eta Guadaña, gizon-emakume kantari bikote kuriosoarekin. Toni gitarra-jotzaileak (Kitarshokak ezagutzen zuen guitaristas.info-tik) eta Yamahatik soinu ona atera zuen bateria-jotzaileak ere atentzioa eman zidaten. Raxar ikusteko gogoz gelditu nintzan baina bateria jotzaileak esan zidanez oso pozik egon zela bateria jotzen, beraz horrekin pozik geratzen naiz.

Ekitaldi osoa antolatu zuen Manuelekin lan egitea eta ezagutzea plazer bat izan zela ere esan behar dut. A zelako lana egin behar den mota honetako ekitaldi bat antolatzeko! Eskerrak eman ere Igor eta Iñakiri laguntza guztiarengatik.

Bateria Alokairua RK Fest ´25 Zorrotzako Gaztetxean
Bateria Alokairua RK Fest ´25 Zorrotzako Gaztetxean
Bateria Alokairua RK Fest ´25 Zorrotzako Gaztetxean
Bateria Alokairua RK Fest ´25 Zorrotzako Gaztetxean
Bateria Alokairua RK Fest ´25 Zorrotzako Gaztetxean

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping