EROSI > EROSI EPE EROSOTAN ORDAINTZEN

Hemendik aurrera, Kitarshokak-en salgai dagoen edozein artikulu erosi ahal izango duzu bankuaren bidez zatika ordainduta. Tramite guztietaz arduratuko ginake, bankuarekin erosketa hori kudeatzeko emango dizugun dokumentu bat bete besterik ez zenuke beharko.

Ordaintzeko aukera asko dituzu, hobekien egokitzen zaizun kuota-kopuruan. Horri esker, nahi duzun gitarra, baxu, anplifikadore edo beste edozein artikulu zurekin izango duzu ia berehala gozatzeko, finantzaketa formalizatu bezain laster.

Eta zertan datza? Egin dezagun laburpen txiki bat:

  • Kreditu-eskaera eskatuko dizugun beharrezko informazio guztiarekin beteko da: NAN-a, banku-kontua… (Kutxabankeko bezeroentzat beharrezko informazioa txikiagoa izango da)
  • Aukeratu erosketa zenbat zatitan banatu nahi duzun (3,6,9,12,15,18 edo 24 hilabete)
  • Komisio oso baxuak, altuena %7,5ekoa (24 hilabeteko finantzaketa batentzako). Adibidez, 1000€ko erosketa batentzako, azkenean 1075€ ordainduko dituzu, hileko 44,79€ko ordainketarekin.
  • Aukera hau Eibarko (Gipuzkoa) gure instalazioetan bertan egindako erosketetarako
    bakarrik dago eskuragarri.

Kutxabanken bidez emandako finantzaketa, entitatearen oniritziaren arabera.

Jarraian, plazo aukera guztien interes-tasa taula ikusgarri duzu:

Plazoa (Hilabeteak) komisioa
3
2%
6
2,50%
9
3,50%
12
4,50%
15
5,50%
18
6,50%
24
7,50%
Artikulu zehatz bat interesatzen bazaizu edo besterik gabe informazio gehiago nahi baduzu, bete ondorengo formularioa eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping