ESTUDIOA > ERABILERA BALDINTZAK

TARIFAK (BEZA EZ DAGO BARNE)

    • Ordu solteak: 30€
    • Egun osoa (8 ordu): 170€ / eguneko. Egun batetik hamar egunera behar duten proiektuetarako
    • Egun osoa (8 ordu): 160€ / eguneko 11 eta 20 egun bitartean behar dituzten proiektuetarako
    • Egun osoa (8 ordu): 150€ / eguneko 20 egun baino gehiago behar dituzten proiektuetarako
    • Salneurria atzeraeraginez doitzen da proiektuaren lehen egunetik aurrera. Hau da, adibidez, 10 eguneko aurreprodukzioa, grabaketa, nahasketa… 1700€ izango ziren baina 11 egun egin ezkero 1760€ izango ziren 11 eta 20 egun bitarteko tartera pasatzean. Kasu honetarako egun bakoitza 160 €tan kobratuko da proiektua hasten den 1. egunetik aurrera. 20 egun baino gehiago egiten badira, 150 € kobratuko dira lehen egunetik, beraz, 21 eguneko proiektu batek 3150 €ko balioa eukiko zuen.

10 EGUN 1700€renTRUKE

EDO

21 EGUN 3150€ren TRUKE

…ETA GURE BACKLINEA BARNE!!

  • Tarifen eskaintza honetarako ez da derrigorrezkoa egunero 8 orduko txandak egitea. Horren ordez, orduak apuntatuko dira eta ikusiko da zenbat 8 orduko egun erabili diren zein eskaintza sortari dagokion ikusteko. Eskaintzaren muga urtebetekoa da proiektuaren lehen egunaren hasieratik. Denbora hori igaroz gero tarifak zerotik abiatuko dira berriz ere.
  • Zerbitzu mota desberdinak gehitu daitezke (aurreprodukzioa, moldaketak, taldearen soinua hobetzeko instrumentuen erosketa, etab…) tarifa abantailatsuenez gozatzeko.

DESPLAZAMENDUAK (BEHAR DITUZTEN EKITALDIENTZAKO)

Galdetu eiguzu.

ONARTUTAKO ORDAINKETAK

Eskudirutan, diru-sartze edo banku-transferentzia, Bizum eta Paypal. Gogoratu EZ ditugula Paypalen komisioak gure gain hartzen produktu edo zerbitzu gisa ordainketa egin ezkero (% 3,4 + 0,35 €). PayPal bidez doan egin dezakezu ordainketa opari gisa egiten baduzu eta berehala jasoko dugu.

ERRESERBAK ETA ORDAINKETA

  • Lanaren erreserba data lanaren kostu oso estimatuaren erdiaren ordainketarekin formalizatuko da. Grabaketa hasteko, proiektuaren kostu osoaren estimazioaren erdia ordaindu behar da beti.
  • Azken ordainketa lana amaitzean egingo da, emango den eguna baino lehenago.

BALDINTZEN ONARPENA

Kitarshokaken zerbitzuak erabiltzeak, edozein izanda ere, webgune honetan zehaztutako baldintzen onarpena dakar berarekin.

ESTUDIOA > Erabilera baldintzak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping