ESTUDIOA > LAN METODOLOGIA

Grabatu aurretik:

  • Lanaren oinarrizko ideia ezagutzea beharrezkoa da guretzat, zer bilatzen den jakitzea
  • Ahal izanez gero, grabatu nahi diren abestien grabaketatxo bat guri bidaltzea komeni da. Hori ez bada posible, zure lokaletik pasatu gaitezke eta grabatu beharreko abestiak eta beste faktore garrantzitsu batzuk begiratu genitzake
  • Lan-prozesu bat zehazten da eta aurrekontu bat estimatzen da
  • Aldez aurretik aurreikuspen bat egitea gomendatzen da, ez azken orduko premiazko grabaketa bat izatea, behar izanez gero hobekuntza-ekintza egokiak egiteko. Grabatu baino lehen hilabete bat edo biko tartea behar izaten da normalean eta, egoeraren arabera, denbora gehiago behar izan daiteke ere. Denbora horretan, musikari bakoitzaren teknika hobekuntza, instrumentuen kohesioa, abestien hobekuntza, ekoizpena, etab… landu litezke beharrezkoa izango balitz.

Aholkua:

  • Musikari bakoitzak metronomoa barneratua izatea
  • Grabatu behar diren zatiak argi eta definituak izatea
  • Oso afinatuta jotzea (eta instrumentua-teknika horretarako prest izatea)
  • Kontutan eukitzea gure aurreprodukzio eskeintza lokalean, estudioan edo internet bitartez, zuzenean grabatzera etortzeko asmoan bakarrik pentsatu gabe. Denbora aurreztu daiteke grabaketan eta frustrazioa sentitzeko aukerak murriztuko dira. Amaierako emaitzan eragina edukiko du, interpretazioari, grabaketa unearen magiari…arreta berezia jarriz. Prozesu honek hobetu beharra ebaluatzeko balioko du, hobekuntza ekintza zehatzak martxan jartzeko… musika taldetik kanpo dagoen ikuspuntu  berri eta objektibo batetik begiratuta.

Estudioa Lan Metodologia

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping