Kitarshokaken bezero bati lortutako beste gitarra bat. Aipatutako bezeroak gitarra hau eskuratu nahi zuen baina ez zuen erosteko dirurik. Hor sartzen da Kitarshokak, horretarako aukera eskainiz. Konfiantzazko bezeroa da, berarekin aldiro kolaboratzen dudana. Kitarshokak beti prest dago beharrak entzuteko, ahalik eta gehien laguntzeko.

Instrumentuaren inguruan, SG honek soinu kantaria dauka, interesgarria, magia sortzeko aukerarekin, nahiz eta berarekin kilometro gehiago eskatzen dituen barrutik doinuak ateratzeko. Jotzeko erosoa da nahiz eta palorrosasko diapasoia gehiegi erakarri ez didan. Sentsazio honek beste Gibson gitarra konkretu batzuen bezalakoak iruditzen zaizkit, oroimenean katalogatuta dauzkat.

Anplifikadorea 90. urteko Fender Bassman 59 bat da, balbula vintageak dituena, prebioan eta errektifikadoran. Gitarra, anplifikagailua eta kablea bakarrik erabili nituen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping