Lagunak benetako lagunak direnean
Denbora pixka bat pasa da blogean idatzi barik. Gauza bat eta beste, denbora hegan doa, eta… gauzak argitaratzeko ditut, egia esan.
Joan den urtarrilean, neumonia eta atzetik zetozen gauza dexente zirela eta ospitalean ingresatu beharrean izan nintzan. Nire gorputzak esan zidan: gelditu beharra duzu. Eta gelditu behar izan nintzan. Eta une horretan bertan, milioi bat gauzarekin nenbilen Kitarshokak-ekin, milioi bat zeregin zintzilik, dei, salmenta, etab… normalean horrela izaten da; gauzak askotan batera etortzen dira. Eta gainera, kasualitatez, aste hartan bertan backline alokairu bat neukan hitzartuta Igorren Urte Berri Oi jaialdirako. Medikuari esan nion, eta hark esan zidan: Ahaztu hori. Orain, zu zara lehenengo.
Baina noski, ez naiz erraz amore ematen duen horietakoa… Pixka bat pentsatu ondoren, bi lagunei aipatu nien, eta biak prest izan ziren hasieratik. Beno, egia esan, hiru ziren, baina logistikoki errazagoa zen beste biekin egitea, hirugarrena Kitarshokaketik nahiko urrun bizi baita. Beraz, oso eskertuta nago hasiera horrietatik bertatik.
Baina ez zen hor amaitu. Jaialdi luze baterako Backline ekipamendua alokatzeak lan eta dedikazio handia eskatzen du. Hori guztia primeran egin zuten. Alde batetik, haien borondatearekin, eta bestetik, nire telefono eta argazki-memoriarekin, talde ezin hobea osatu genuen ekipamendua jasotzeko, entregatzeko, ekitaldian egoteko… eta dena oso ondo joan zen.
Izugarri eskertuta eta pozik nago ditudan lagunak izateagatik. “Lagun bikainak dituzu”, esan didate batzuek esan diedanean. Agian merezi ditudala ere esan beharko nuke, ez harrokeriaz, baizik eta zintzotasunez. Pozik nago naizena izateagatik, nahiz eta gauza asko hobetzeko ditudan. Bidean, nire onena emoten saiatuko naiz.
Mila esker, Igor, Iñaki eta Aitor. (Igor eta Iñaki argazkian ageri dira.)

