Treelive Amps Maple Handwired

1.475,00

Treelive Amps markako anplifikadorea, 2011 inguruan eskuz egina, arreta handiz Jon Ikazategi Bizkaiko teknikari ezagunak. Gaur egun ez du anplifikadorerik fabrikatzen. Anpli honek 60. hamarkadako jatorrizko Vox AC30 Top Boost kanalaren zirkuitua dakar montatuta post PIV (post phase inverter) master bat gehituta. Hori egiteko, kalitate handiko materiala erabili zen: altzariarentzako egur laminatua, Hammond transformadoreak, Jupiter zirkuitu kondentsadoreak, F&T kondentsadore elektrolitikoak…

Altzaria eta zirkuitua Jonek muntatu, tolex ipini eta eskuz kableatu zituen, kontu handiz, xehetasunez eta ordenaz egindako lana deskribapen argazkietan ikus daitekeen bezala. Beraz, anplifikadore handwired bat da.

Ezaugarriak:

  • Potentzia: 30 watt A klasean
  • Aurreanplikazio balbulak: 2 x ECC83
  • Potentzia balbulak: 4 x EL84 JJ
  • Sarrerak. 1
  • Kontrolak: Volum, Treble, Bass, Cut, Master
  • Bozgorailuak: Celestion G12M Greenback

 

Egoera: oso egoera onean erabilera zantzuak dituen arren. Arazorik gabe funtzionatzen du. Argazkiak deskribapenaren eta jasoko duzun artikuluaren parte dira, ez antzeko beste batenak.

Aldaketak onartzen dira. Gehiago jakiteko sakatu hemen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping