
Avalon 737SP
56,00€ €
4 bandako EQ eta optokonpresore batekin konbinatuta datorren balbuletako mono prebio ezaguna da Avalon VT-737SP-a. Zinta, DAW eta grabazio digitaletara zuzenean grabatzeko aproposa. Hiru sarrera aukera ditu: mikro balantzeatua, DI eta linea balantzeatua. Optokonpresoreak A klaseko balbula-triodoak erabiltzen ditu. Atenuadore optikoak maila pasiboko kontrol soil gisa funtzionatzen du. Kontrol espektral integratuak (de-essing egiteko gai dena) medio frekuentzien EQ bikoitza eskaintzen du eta sidechain egiteko gai da. Aintzinako balbula vintage NOS batzuekin hobetu dugu, soinu gozoagoa eskeiniz ganantzia eta bolumen gutxiagorekin. Jatorrizko balbulak ere baditugu (soinu gogorragoa eta ez hain gozoa nere iritziz), arrazoiren batengatik jatorrizko ñabardurak bilatzen baldin badira. Zure Avalon 737SP-a gozoagoa nahi baduzu bihurtu lagundu zaitzakegu. 😉
Ezaugarriak:
- Seinalearen bide zuzena
- Mono mikrofono prebioa
- Optokonpresorea
- 4 bandako ekualizadorea
- A Klase diskretozko 4 balbulatako elektronika
- Mikro/line eta DI sarrerak
- Sarrera eta irteera balantzeatuak
- VU neurgailu handia
- Neurriak: 482 x 305 x 89 mm
- Pisua: 10kg
* Eguneko alokairuaren salneurria. Bi egun: x 1,5. Astebete: x 3 (%21ko BEZa ez dago barne). Kontsultatu Backline alokairu baldintzak
* Birranplifikazioetarako edo gure grabaketa estudioan kostu gehigarririk gabe erabiltzeko eskuragarri. Ezagutu gure Grabaketa Estudioko tarifak




