Carlsbro PA50 (Kitarrarentzako egokituta)
1.000,00€ €
Anplifikagailu oso serioa. Urte haietako Carlsbroek garai haietako Marshall edo Hi-Watt bezelako enpresen material berbera erabiltzen zuten bere anpliak egiteko.
Unitate hau garai haietako eskuz egindako puntuz puntu eta %100 balbuletako P.A. anpli bat da. Egitura honek pedal kate ezberdinak eukitzeko aukera ematen digu bakoitza ganantzi ezberdinarekin eta bestetik isolaturik. Erabilpen batzuetarako oso interesgarria den zerbait, A-B pedal bat erabiltzeko adibidez.
Bere soinu itzela eta inspiradoreak rock klasikoa jotzera narama, baita ere garbi oso on batzuen lurretan edo erdibideko edozertan murgiltzera. Marshall JMP50 JTM45 vintage bat deskribapen ona da bere soinuarentzako.
Ezaugarriak:
- Potentzia: 50 watt
- Lau kanal bakoitza bere ganantziarekin
- Kontrolak: master orokorra, ekualizazio bi eremu gehi presentzia eta kanal bakoitzeko ganantzia bat
- Potentzia balbulak: 2 x EL34
- Prebio balbulak: 3 x ECC83
- Jatorrizko transformadoreak
Egoera: oso egoera onean daukan urteetarako. BIASa doitzeko zirkuitu bat egina eta ganantzia igota potentzia gehiago emateko. Bere jatorrizko soinu izugarria mantentzen du, noski. Guzti hau, puntuan jarri eta errebisioa Pedro Vecinok egin zuen 2018ko Apirilean. Anplia gitarra elektrikora zuzenduta dago eta baxuarekin ere oso erabilgarria da. 2024ko irailean, potentzia-transformadorea eskuz birbobinatu egin da, matxuratu egin zelako. Nahiago nuen berritzea beste stock transformadore batengatik aldatzea baino, bere originaltasuna mantentzeko. Hori baino gehiago, birbobinatua jatorrizkoa hobetuz egin da. Funtzionalki arazorik gabe. Kriston soinua dauka! Argazkiak deskribapenaren parte dira eta jasoko duzun artikuluarenak, ez beste antzerako batenak.
Aldaketak onartzen dira. Gehiago jakiteko sakatu hemen.