Crate 4×10″ (Vintage 70s Greenback/ 60s Jensen)

60,00

Garrantzitsua iruditu zitzaigun pantaila hau eskaintzea gaur egun hain baztertuta dauden baina guretzat interesgarriak diren 10″-ko bozgorailuen soinu paleta eskuragarri eukitzeko, gitarraren erdi-frekuentzian zentratzen direlako. Bluesmen batzuk neurri honen zaleak dira (Stevie Ray Vaughan, Robert Cry…) eta hainbat anplifikagailu modelo, batez ere Fender-enak, muntatu izan dute eta muntatzen dituzte.

90eko hamarkadako Crate serie altuko pantaila bat erabili dugu (Mark Knopflerrek erabili zuen seriekoa) 60ko eta 70eko hamarkadetako jatorrizko bozgorailu vintage bi pare instalatzeko, Jensen eta Celestion Greenbackak hurrenez hurren. Greenbackek tonu gozo eta krematsua dute medioetan. Jensenek tonu gozoa dute gaurkoekin alderatuz soinu altu zorrotz-itsusirik gabe. Biek oso soinu vintage ona daukate, bistan denez, hala direlako. Pantaila hau gure anplifikadoreekin parekatuz, Fender Super Reverb tonuak lor ditzakezu, besteak beste, edo konbinazio berri interesgarri eta oso eraginkorrak. Horrez gain, pantaila honek bi tonu ezberdin ematen dizkizu pantaila berean bere bi bozgorailu pareei esker.

Bozgorailu hauek surf, pop, rock, blues… bezalako estiloetan erabili izan dira eta erabiltzen dira.

Ezaugarriak:

  • Erabiltzeko gehienezko potentzia: 60 watt
  • Bozgorailuak: Celestion G10 UK vintage ’74 20 wattekoak bakoitza / Jensen C10P USA vintage ’67 35 wattekoak bakoitza
  • Sarrerako inpedantzia: 4/16 ohms

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping