Fender Telecaster 52 AV + Bigsby
70,00€ €
Ezingo diozu jotzeari utzi izaera vintage eta bisiozodun gitarra honekin! Soinu gozo eta abeslaria masta eta erdiko pastiletan; soinu zuzen eta gordina zubian (telecaster onen ohizko ezaugarria). Interesgarria hatzamarrekin jotzeko fingerpicking, chickenpicking… eretan. Oso interesgarria bai kitarra bakarlari bai kitarra erritmikoak eratzeko rock klasikoko kutsua duten estiloetaraino. Oso ondo moldatzen da ñabardurez jantzita dauden vintage eta klasiko soinudun anpli, pedal eta moldaketekin.
Musika estiloa (erreferentzia gisa): rock klasikoa, funka, popa, countrya, jazza, bluesa…
Erabili izan edo erabiltzen duten musikariek, modelo bera edo antzekoa erabili dutenek: Rolling Stones, Bruce Springsteen…
Ezaugarriak:
- Lizarrezko gorputza
- Astigarrezko masta, 21 trastedun astigarrezko diapasoiarekin
- 2 Fender pastila singleak
- 3 posizio hautatzailea
- Bolumen eta tonu-kontrol orokorrak
- Vintage doitzaileak
- Vibramatearekin montatutako Bigbsy vibrato zubia
- 0,033 mikrofaradiozko vintage mustard kondentsadorearekin hobetuta
- D’addario 10-46-rekin afinatua E estandarrean
* Eguneko alokairuaren salneurria. Bi egun: x 1,5. Astebete: x 3 (%21ko BEZa ez dago barne). Kontsultatu Backline alokairu baldintzak
* Online bitartez guk zure proiektuan gitarra arregloak grabatzeko edo gure grabaketa estudioan kostu gehigarririk gabe erabiltzeko eskuragarri. Ezagutu gure Grabaketa Estudioko tarifak









