Gibson ES-335 ´88
80,00€ €
Mojo asko daukan 80. hamarkadako kitarra erdihutsa. Oso erraza da berarekin rock gordina edo jazza jotzea. Soinu krematsu eta beroa. Oso erosoa jotzeko. Interesgarria estilo askotan kitarra erritmiko zein bakarlari bezala. Oso ondo moldatzen da ñabardurez jantzita dauden vintage, klasiko eta rockero soinudun anpli, pedal eta moldaketekin.
Musika estiloa (erreferentzia gisa): popa, jazza, bluesa, rocka, funka…
Erabili izan edo erabiltzen duten musikariek, modelo bera edo antzekoa erabili dutenek: BB King, John Scofield, Beatles…
Ezaugarriak:
- Astigar laminatuzko gorputz eta gaina
- Kaobazko masta ebanozko 22 trastedun diapasoiarekin
- Pastilak: 2 Gibson humbucker
- 3 posizioko hautatzailea
- Grover doitzaileak
- D’addario 11-49-rekin afinatua E estandarrean