Marshall JCM800 1982 4×12 ´89 (Celestion G12H-100)

50,00

Istorioz jositako rock-metal izaerako pantaila angeluduna Eibarko Su Ta Gar heavy-metal talde ezagunarena izan zelako ia ia taldea hasi zenetik, 1990.enetik, 2012-rarte. Taldearen izena adierazten duen serigrafia “Hortzak Estuturik” bigarren diskoaren garaikoa da. Xabi Bastidak ekarri zigun, taldeko gitarrajoleak, Mesa Boogie pantailetara aldatzea erabaki zuten garaiean. Konbinazio ezin hobea da rock anplifikadore bati ukitu oldarkorragoa emateko edo gehiegizko gantantzia duen anplifikadore batek nahasketan hobeto mozteko. Bozgorailu modelo hau Diezel markako lehen pantailetan muntatu zirelakoan gaude. Diezel Marshall-en modifikazioak egiten hasi zen eta horietan oinarritu zen bere anplifikadoreak sortzeko. Pantailak Su ta Garren grabaketetarako zein zuzeneko emanaldietarako mikrofonoa zein puntu zehatzean ipini zen adierazten du. Euskarriak metalezko batzungatik aldatu ziren eta atzeko jack panela ere aldatu egin zen sendotasun eta segurtasun gehiago lortzeko. Horrela heldu zen Kitarshokakera, bere historia guztiarekin.

Ezaugarriak:

  • Potentzia: 400 watt
  • Bozgorailuak: Celestion G12H-100 vintage ’89
  • Sarrerako inpedantzia: 16 ohm

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping