Marshall JMP Major Vintage ´73
4.750,00€ €
Eta Kitarshokak aurkituko duzun beste denda tipiko bat ez denez eta bereizten gaituena tratu pertsonalizatua denez… PROBATZERA ETA GOZATZERA NAHI DUZUN BESTE DENBORA ETORTZEKO AUKERA EMATEN DIZU BERE VINTAGE GEAR TOUR EKIMENAREN BITARTEZ (ARTIKULU GEHIAGO KITARSHOP ETA BACKLINE SEKZIOETAN). GITARRA EDO BESTE EDOZEIN EKIPO ERE EKARRI DEZAKEZU NAHI IZAN EZKERO.
Deskribapena:
Aukera zoragarria Marshall JMP Major ezagun bat eskuratzeko. Oso ezaguna Mick Ronson David Bowierekin, Deep Purpleko Ritchie Blackmore bere garai onenetan, RHCPko John Frusciante bere disko eta zuzeneko soinu askotarako eta noizean behin Led Zeppelinen Jimmy Pagek edo Stevie Ray Vaughan-ek bere karreraren amaieran…erabilitakoa eta haien inspiratzailea izan zelako. Baita Joe Perry, Jimi Hendrix, Lemmy…eta horrelako beste musikari ezagun beste askok erabili izan zuen anpli hau. Guztira horrelako 1200 unitate inguru bakarrik egin ziren 1967tik 1974ra.
Musikaren anpli historiko eta inspiratzailea izateaz gain, nolako den horregatik baloratu behar dena: eskuz egindako instrumentu bikain bat, gitarra, baxua, organoa… modu inspiratuan jotzeko egokia den bere balbuletako 200 watt-ei esker, bizitza osorako irauteko eginda dagoena, gaur egun modan dagoen aurreikusitako zaharkitzetik urrun. Horrez gain, anplifikadore espezifiko honek pentodo-triodoa eta post PIV master hobekuntzak barne hartzen ditu, saturatzeko erraztasuna eta beste bolumen batzuetan jotzeko eta hobekuntza hauek ematen dituzten beste soinu ehundura batzuk lortzeko aukera eskainiz. Nolanahi ere, hautematen den bolumenari dagokionez 100 watt eta 200 watt-en arteko aldea ez da horren handia, ezberdintzen dena da soinua handiagoa dela ñabardurei eta gorputzari dagokionez. Bolumen honek izaera dinamiko handia ematen dio, soinu garbien soinu aukera desberdinak ugaritzen dituena.
Plexi Vintage baten bila bazabiltza, soinu garbi handiak gustatzen bazaizkizu, Marshall saturazioa, rocka, aintzinakoa, ondo egindakoa, kariñoz egindakoa estimatzen baduzu, primerazko pedal plataforma izatea baloratzen baduzu…uste dut haun dela zure anplia.
Ezaugarriak:
- Potentzia: Balbuletako 200 watt
- Potentzia-balbulak: 4 x 6550 JJ
- Aurreanplikazio balbulak: 2 x ECC83 + 1 x 12AU7 Ruby Tubes
- Bi kanal ekualizazio partekatua eta sentsibilitate handiko eta baxuko sarrerekin bakoitza. Kanalak bateratzeko aukera.
- Bolumen master PIV-a atzeko aldean
- Pentodo-triodo hautatzailea aurrealdean
- Hardcase-ren Ampmate estutxea
Egoera: oso egoera onean erabilera aztarna batzuekin. Jatorrizko aurrealdeko logotipoa falta da eta bere lekuan garai batean izan zen talde baten inskripzioa dago. Hardcase-ren Ampmatea barne. Anplia zerbitzu teknikotik pasatu eta masterra ezarri zitzaion 2023ko apirilean. Funtzionalki ondo, arazorik gabe. Konektatu, jo eta gozatzeko prest. Argazkiak deskribapenaren parte dira eta jasoko duzun artikulu zehatzarenak, ez beste antzerako batenak.
Artisautza, denbora, dedikazioa, pazientzia eta esfortzuarekin zehatz-mehatz eginiko tresna produktu eta egoera unitario baten deskribapena (ez milaka kondizio berdineko edo instrumentu mota berdinen serie batekoa). Zaila daukazu detaile nibel hau topatzeko berri produktuen dendetan ez bigarren eskuko dendetan ere. Mesedez, kontuan izan hau gure lana baloratzerakoan. Eskerrik asko!
Aldaketak onartzen dira. Gehiago jakiteko sakatu hemen.


































