
Marshall JMP50 ´73
60,00€ €
68ko gure “Plexi”-arekin alderatuz ezberdina da, zertxobait oldarkorragoa eta zorrotzagoa, baina ñabarduraz aberatsa den tonu oso ona mantentzen du eta edozein gitarrista, baxu-jole, etab… aukeratutako instrumentua edozein dela ere gozatuko duen dinamika ikusgarria duena.
73. urtean puntuz puntu eskuz egindako anplifikagailua da, jatorriz Marshall fabrikan gitarra eta baxu zirkuitu zatiekin. Sarrerako transformadorea 1970eko hamarkadako 100 watt batengatik aldatuta dauka baina behar den bezela puntuan jarrita bere SAG-a kontuan hartuta barne. Ñabardura, soinu eta zure adierazpenean lagunduko zaituen zaldi zoroa izango duzu zure eskuetan.
Soinu mamitsua, saturatua eta bolumena jaitsiz tonu garbi oso ona lortuko duzuna. Garbi biribilak, rock klasikoko overdrivea… eta soinu oso basatiak eta muturrekoak ere lortuko dituzu! Nahasketan ondo mozten duen anplifikagailu bat behar baduzu hau da zure aukera!
George Lynch (Dokken, Lynch Mob…), Van Halen, Jimi Hendrix, Jimmy Page (Led Zeppelin), Randy Rhoads (Ozzy Osbourne)… bezalako musikariek modelo hau bera edo antzekoren bat erabili dute.
Eta hard-rock, AOR, 80. hamarkadako soinuak, heavy, thrash, death metal, rock gogorra, blues, funk… bezalako estiloetan.
Ezaugarriak:
- Potentzia: 50 W A/B klasean
- 2 kanal (high/low) zubia eginez batu ahal diren sensibilitate handiko eta baxuko sarrerekin
- 3 ECC83 aurreanplifikazio balbula
- 2 RFT EL34 Vintage potentzia-balbula
- Irteerako inpedantzia: 4, 8 eta 16 ohmio
* Eguneko alokairuaren salneurria. Bi egun: x 1,5. Astebete: x 3 (%21ko BEZa ez dago barne). Kontsultatu Backline alokairu baldintzak
* Birranplifikazioetarako edo gure grabaketa estudioan kostu gehigarririk gabe erabiltzeko eskuragarri. Ezagutu gure Grabaketa Estudioko tarifak