Marshall Powerbrake
25,00€ €
Atenuatzaile ona, gardena eta anplifikagailuaren soinua errespetatzen duena. Buruaren eta pantailaren (edo 2 pantaila) artean sartzen da anplifikadorea oso altu jarri eta gero bolumena jeitsi ahal izateko, bai aurreanplifikagailu eta bai etapako balbulak saturatu ahal izateko, armoniko eta ñabarduretan askoz soinu aberatsagoa lortuz. Horrez gain, gure katean sartzen ditugun beste edozein erreminten moduan soinu berriak lortzen lagunduko digu.
Ezaugarriak:
- 100 watt-eko potentziarako balio du
- Urrats bakoitzeko 3 dB atenuazioa duen hautatzailea (11 urrats)
- Funtzionamendu inpedantzia: 8/16 ohm
- Bi pantaila irteera (1/4″ jack)
- Ez du elikadurarik behar
- Neurriak: 22,5 x 12 x 20 zm.
- Pisua: 4,8 kg.