Mesa Boogie 295 Simul-Class

50,00

Gitarrarentzako den rack formatuko Mesa-Boogie Simul-Class 295  balbuletako etapa bat (nahiz eta baxuarekin probatu dudan eta bikain doan Mesa Boogie Studio Preamp eta Mesa Boogie 4×10″ Diesel baxu pantailarekin, Kitarshokaken Backlinean ere eskaintzen ditugunak). Modelo hau Metallicatik hasi eta AC/DC eta Princeraino denek erabiltzen zuten estudioan edo/eta mundu osoko emanaldi erraldoietan.

95 watt kanal bakoitzeko potentzia eman dezaketen bi irteerako transformadoreek lau bozgorailu pantaila elikatu ditzakete. 6L6 eta EL34 balbulen konbinazio batekin, bi modu eskaintzen ditu: A klasea 30 watt-etan EL34en bidez, edo 6L6ak ere gehituta A/B klasean kanal bakoitzeko 95 watt osoak lortzeko. Bi kanalek stand-by, bolumen eta presentzia kontrol independenteak dituzte.

Estetikoki erabilia ikusten den arren, guztiz inspiratzailea eta hiru dimentsiotako soinu ikaragarria eskaintzen du.

* Eguneko alokairuaren salneurria. Bi egun: x 1,5. Astebete: x 3 (%21ko BEZa ez dago barne). Kontsultatu Backline alokairu baldintzak

* Birranplifikazioetarako edo gure grabaketa estudioan kostu gehigarririk gabe erabiltzeko eskuragarri. Ezagutu gure Grabaketa Estudioko tarifak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping