Orange OR50H Made in England 2012
1.325,00€ €
Bigarren eskuko instrumentu bat erosi nahi duzu eta kezka sortzen dizulako beti berria erosten amaitzen duzu? Erosi konfiantzaz eta lasaitasunez Kitarshokak-en!
70eko hamarkadaren hasieran egindako Orange OR Graphic mitikoan oinarritutako anplifikadorea, hori baino erabilgarriagoa eta ganantzia handiagoa duena. Ingalaterran egina! Hain arrakastatsua izan zen, non berriro argitaratu zen. Hau bereziki, berrargitalpenaren lehen urtekoa da. Stoner Rock eta Metalerako aproposa ganantzia altuetan, potentzia etapa bultzatzeak ordea Rock eta Blues tonu bikainak lortzen laguntzen du. Ñabarduraz betetako soinu garbi inspiratzaileak lortu daitezke ere. Anplifikadore zehatz honekin egindako bideoa gure YouTube kanalean ikus dezakezu:
Konektatu, jo eta gozatzeko prest. Oso erraza da soinu desberdinak aurkitzea berarekin.
Ezaugarriak:
- Potentzia: 50 watt
- Prebio balbulak: 3 x TAD Selected (1 x 12AX7 A-C, 2 x ECC83)
- Potentzia balbulak: 4 x Ruby EL34BHT
- Kontrolak: HF, Bass, Middle, Treble, Gain, Bolumena
- Irteerako inpedantzia: 1×16, 1×8 edo 2×16 ohmio
- Kanal bakarra pedal bidezko bolumen masterrarekin
- Demeter Transformers
Egoera: bikaina, ia berria, erabilera zantzu gutxirekin. Funtzionalki ondo, arazorik gabe. Konektatu, jo eta gozatzeko prest. Argazkiak deskribapenaren parte dira eta jasoko duzun artikulu zehatzarenak, ez beste antzerako batenak.
Artisautza, denbora, dedikazioa, pazientzia eta esfortzuarekin zehatz-mehatz eginiko tresna produktu eta egoera unitario baten deskribapena (ez milaka kondizio berdineko edo instrumentu mota berdinen serie batekoa). Zaila daukazu detaile nibel hau topatzeko berri produktuen dendetan ez bigarren eskuko dendetan ere. Mesedez, kontuan izan hau gure lana baloratzerakoan. Eskerrik asko!
Aldaketak onartzen dira. Gehiago jakiteko sakatu hemen.
Eta Kitarshokak aurkituko duzun beste denda tipiko bat ez denez eta bereizten gaituena tratu pertsonalizatua denez… PROBATZERA ETA GOZATZERA NAHI DUZUN BESTE DENBORA ETORTZEKO AUKERA EMATEN DIZU BERE VINTAGE GEAR TOUR EKIMENAREN BITARTEZ (ARTIKULU GEHIAGO KITARSHOP ETA BACKLINE SEKZIOETAN). GITARRA EDO BESTE EDOZEIN EKIPO ERE EKARRI DEZAKEZU NAHI IZAN EZKERO.
Jarri gurekin harremanetan hemen hitzordua hartzeko edo informazio gehiago eskatzeko.