Sennheiser MD441-U Vintage ´80s
19,00€ €
Irrati esatari eta mundu osoko grabazio estudioetan ohikoena izateagatik ezaguna den mikrofono dinamiko modelo honen pare bat unitate (alokairu salneurria bakoitzeko) aintzinako ditugu eskaintzeko. Distortsio baxua eta seinale zehatza eskaintzen ditu soinu-presio maila altuetan ere.
Oso interesgarria kitarra elektrikorako, kaja, tinbaletarako, metalezko haizeetarako… baina ez dago araurik, muga zure irudimenak jartzen du bakarrik.
Ezaugarriak:
- Vintage modeloa, ez berria
- Kondentsadore mikrofonoen antzeko propietate akustikoak
- Superkardioide eredu polarra
- Transitorioen aurrean erantzun azkarra
- Feedbacketara oso erresistentea
- High-pass eta Low-pass filtroak
- XLR konexioa
- Klipa eta kutxa barne
- Frekuentzia erantzuna: 30Hz – 20kHz
- Sentibilitatea: 1,8 mV/Pa +/-2 dB (eremu librea, kargarik gabe, 1 kHz)
- Inpedantzia nominala: 200 Ohms