BERRANPLIFIKAZIOA
LORTU AHAL DUZUNA:
Gure Studio atalean zure lokalean edo etxean grabatutako pistak profesionalki hobetu, zure grabaketarako soinu kapa gehiago lortu, beste kolore bat eman edo soinu klasiko eta vintageak izateko aukera ematen dugu gure Backlinearekin erreanplifikatuz.
Berranplifikazioarekin zure abestiak beste dimentsio batetara eraman ahalko dituzu kitarrak, baxuak, ahotsak, bateriak…hobetuta gure prebio, konpresore, anplifikagailu, pantaila, mikrofono, pedalen…bitartez.
BEHARRAK:
- Zure pista garbiak ordenagailura DI baten bitartez grabatu beharko dituzu
- Fijatu ondo nola dauden grabatuta eta interpretatuta grabatutako pistak erabilitako pluginak (erabili baldin badira) kenduta horrela akatsak hobeto ikusteko

GURI BIDALI BEHARREKO INFORMAZIOA:
Lanean hasteko jarraian adierazten ditugun artxiboak bidali beharko dizkiguzu WETRANSFER bitartez info@kitarshokak.com helbidera:
- Berranplifikatu beharreko pista edo pistak (24bits – 48kHz kalitatean)
- Abesti osoaren zirriborro bat amaierako soinuaren ideia bat egiteko (ez du garrantzirik kalitateak)
- Erreanplifikatu behar dugunarekin batera joango diren instrumentuen pista estereo bat (ez du garrantzirik kalitateak)
Behin pistak bidalita formulario hau bete behar duzu. Bertan behar dugu jakin:
- Izen eta abizenak, datuak eta NAN-a faktura egiteko
- Ze soinu bilatzen duzun
- Zenbat pista behar dituzun
- Gure Backlinetik ze ekipo nahi duzun erabili dezagun: mikrofonia, prebioak, konpresoreak, anplifikagailua, pantaila, pedalak…
ERABILERA BALDINTZAK
- Berranplifikazio zerbitzuaren salneurria gure estudioko tarifen menpean dago. Sakatu ezazu hemen horiek ezagutzeko
- Hasteko seinalearen ordainketa (50€) egin ezazu Bizum bidez gure telefono zenbakian 665 732 640 (Ez badaukazu Bizum-ik jarri gurekin harremanetan). Ordainketan adierazi eiguzu kontzeptu argi bat identifikatu dezagun zeren inguruan den ordainketa
- Berranplifikazioa behin dirua gure kontuan jasota hasiko da, inoiz ez lehenago
- Zure e-mailera bidaliko dizugu eredu bat mp3 formatuan ia bilatzen duzunera ajustatzen den ikusteko. Soinua perfilatzen jarraitu dezakegu bilatzen duzuna lortu arte. Hirugarren eredutik aurrera (hirugarren soinu ezberdinetik aurrera) beste 50€ ingresatu beharko dira prozesuarekin jarraitzeko. Behin soinuarekin ados zaudela esaten diguzunean pista guztiak berranplifikatuko ditugu
- Ondoren egindako lanaren totala adieraziko dizugu e-mail bitartez eta behin dirua kontuan dugunean audioak bidaliko dizkizugu 24 bit – 48 kHZ kalitatean
BALDINTZEN ONARPENA
Kitarshokaken zerbitzuak erabiltzeak, edozein izanda ere, webgune honetan zehaztutako baldintzen onarpena dakar berarekin.