SALDU > ERABILERA BALDINTZAK
Jarraian, Kitarshokaken eskaintzen ditugun salmenta/truke kudeaketa aukera guztien baldintza aukera guztiak dituzu eskuragarri adierazitako datan eguneratuak. Horietako bakoitzean klik eginez aukera bakoitzari buruzko informazioa zabalduko zaizu.
Badakigu luzeak direla baina ematen ditugun aukera eta zerbitzu guztiak biltzen dituzte eta bakoitzaren lan egiteko modua zehazten dute ere. Zure produktuak saldu edo alda ditzakezu gure bitartez esklusiboki edo esklusibidaderik gabe, saltzen den bitartean zurekin eduki dezakezu artikulua, zure artikuluak argazkiak bakarrik ateratzeko ekarri (gure bidez saltzen diren artikuluetarako soilik), enbalaje-zerbitzua eskatu, zure elementua saldu aurretik puntuan ipintzea, erosle-saltzaile arteko bitartekaritza egin genezake konfidantza faltagatik egiten ez den tratu bat gauzatzeko… eta zure tokira ere joan gaitezke zure artikuluen salmenta-inbentarioa egiteko.
TRUKE/SALMENTA KUDEAKETA BALDINTZAK (2021/11/22)
Gure asmoa jabeari esklusibotasunik gabeko salmenta jestioa egiteko aukera ematea da bere kabuz produktua libreki saldu ahal izateko aukera eukitzea baina era berean gure bitartez saltzearen erosotasunaren abantailak eta aukera handiagoak ere eukitzea. Gainera, beste edozein gunetan ohikoak diren komisioak baino askoz komisio baxuagoko salmenta jestioa eskaini nahi dugu (%12).Hori posible izan dadin, gastu finkoak kobratuko dira argitalpen, arreta, dibulgazio lanengatik, haietan emandako denbora kontuan hartuta.
Gomendatzen dugun sistema da, jabeak gehienetan diru kopuru handiena lortuko duen sistema. (Jakina www.kitarshokak.com-en zure ekipoak ere eros ditzakegu baina birsalmenta salneurria baino salneurri dexente baxuagoan egingo dugu, bahi-denda (casa de empeños) izango balitz bezala eta momentu zehatzaren arabera)
Egin ahal dugun lana argitalpen lan sinple batetik hasita, zure argazkiak gure e-mail bitartez info@kitarshokak.com-era bidalita, gure partetik desplazamendu bat barne hartzen duen %100eko lan batera arte izan daiteke, non artikulu talde handi baten argazkiak , salneurriak, sailkapena…egin ahal ditugun zure instalazioetan.
Sistema honekin jabeak erabateko askatasuna izango du bere artikulua edozein unetan saltzeko eta kostu finkoei gehitutako inolako kosturik ordaindu beharrik izan gabe, horrela gertatuz gero. Behar dugun gauza bakarra jabearen jakinarazpena jasotzea da, artikulua webetik eta argitaratu ahal izan ditugun beste tokietatik kendu ahal izateko.
– Argazkietan esklusibotasuna: ez dugu saltzeko esklusibotasunik eskatzen baina argazkiena bai. Argazki eguneratuak beharrezkoak dira eta inoiz ezingo dira erabili beste gune batzuetan argitaratzeko. Kitarshokak-i bidalitako argazkiak Kitarshokak-en bakarrik erabil ditzake. Salmenta Kitarshokak-ek soilik kudeatzen badu, atal hau ez da garrantzizkoa kontutan hartzeko.
Hobe da gure webguneari begirada bat ematea, gure ustez saltzeko egokienak diren argazki motaren ideia bat izateko: www.kitarshokak.com Beharrezkoa da argazkiak ondo fokalizatu eta definituak egotea, atzekalde zuri uniforme batekin (izara zuri batek balio dezake), eta saltzen den artikuluarekin batera saltzen diren artikuluak barne hartuta bakarrik saltzen ez diren artikuluekin nahasketarik egon ez dadin. Argazkiek saldu beharreko artikulu eta osagarriak, eskuliburuak… barne hartu beharko dituzte, ez beste ezer eta kalitate onekoak izan beharko dira.
Argazki ugari bidaltzea beharrezkoa da gero aukeratzeko. Egun argitan egindakoak ahal bada. Argazki onek asko laguntzen dute salmentan. Beti gure posta elektronikora info@kitarshokak.com bidalitakoak izan beharko dira kalitatea gal ez dezaten. Ez dugu kalitate eskaseko argazkirik argitaratuko ez eta gure watsapp bitartez bidalitakoak ere.
Zure artikuluak ere bidali edo ekarri ditzakezu ere, argazkiak gure instalazioetan atera ditzagun. Guk denbora hori kobratuko dugu eta gero eraman ahalko dituzu.
Jabeari bere artikulua sarean eta zein lekutan argitaratuko duen guri esatea gomendatzen dugu, artikuluaren salmenta/trukaketa ez kaltetzeko.
– Artikuluarekin batera doazen paperak eta osagarriak eta datuak esatea: serie-zenbakia, marka eta modelo zehatza, artikuluaren egoera zehatza, erosketa- konponketa-doiketa fakturak baldin baditu, eskuliburuak, giltzak, osagarriak…
– Aldaketa trukeak: adierazi zein aldaketa zehatz izan daitezkeen interesgarri salgai dagoen artikuluaren truke. Arrakasta izateko aukerak areagotzen dira bilatzen dena salmentako diruarekin beste artikulu bat erostea bada, truke bidez zuzenago lortzea posible eginez. Kobratutako komisio eta gastuak saldu izango bazen bezalakoak izango dira. Kasu zehatz bakoitza aztertuko da konkretuki zein alderdik ordaindu behar duen, jabeak edo erosleak, erdizka, etab…
– Legezkotasunaren egiaztagiria: artikulua ez dela lapurtu eta aipatutako jabearen jabetzakoa dela adierazten duen dokumentu bat betetzean datza. NANaren argazki bat eta sinatutako eta betetako ordainagiriaren beste bat erantsi behar dituzu.
– Berrikusketa (tresna jabearen etxean badago): elementua bidali aurretik, berrikusi dena salmenta-argitalpenean azaltzen den moduan dagoela egiaztatzeko
– Paketatzea: elementua jabearen etxean egonez gero, modu ekonomikoan baina funtzionalki ontziratzen lagunduko genioke
– Jabearen salneurri murrizketaren jakinarazpena: jabeak salneurria jeisten badu, behar izanez gero webeko prezioa egokitu dezagun
– Jabearen salmenta-oharra: saldu baduzu edo saldu nahi ez baduzu, salmentatik kentzeko. Mesedez, izan serio atal honekin eta kontuan hartu katalogoa eguneratuta mantentzeko gure lana balizko erosleei ahalik eta seriotasun handiena emateko
– Jabearen datuak: Izena, kokapena eta telefono-zenbakia. Zehaztu materiala bidaltzeko/jasotzeko ordutegiekin arazorik dagoen edo beste edozein ohar garrantzitsu
KOSTU FINKOAK:
Aldez aurretik ordaindu behar dira.
– Argitalpena: 25 € artikulu bakoitzeko (prezio hobea egingo da bi artikulu edo gehiago baldin badira).
-Artikulua saltzeko jakinarazpenaren gordailua: 25 € artikulu edo artikulu talde baterako. Diru hori itzuliko da bezero baten artikulu guztiak saldu ditugunean edo salgai ez daudela jakinarazi digutenean. Gu bagara zurekin harremanetan jartzen galdetzeko eta ez badaude eskuragarri, diru horrekin gu geratuko gara.
Norbaitek nahiago badu guk argazkiak ateratzea eta gauzak bidaltzea edo ekartzea, kostu finko hauek gehitu beharko litzaizkioke:
– Argazkiak, argitalpena, deskribapena, dibulgazioa…: 15 € artikulu bakoitzeko (salneurri hobea egingo da bi artikulu edo gehiagorentzat)
– Harrera eta materialaren froga: 15 € artikulu bakoitzeko (salneurri hobea egingo da bi artikulu edo gehiagorekin)
-Materiala itzultzeko entrega: 15 € elementu bakoitzeko (salneurri hobea egingo da bi artikulu edo gehiagorekin)
KOSTU ALDAGARRIAK:
Salmentarekin lortutako dirutik kenduko zaie behin egindakoan.
– Saldu edo trukatutako artikulu baten komisioa: adostutako salmenta-salneurriaren %12ko komisioa (12 € artikulu bakoitzeko gutxienez), truke nahiz salmentarako. Komisioa ere handiagoa izan liteke azken salmenta salneurriaren edo jabeak irabazi nahi duenaren arabera, baldin eta gutxieneko %12ko komisioa mantenduz tartea badago salmenta salneurri koherentea ezarri ahal izateko. Salmenta-komisioa artikulua saltzen denean kobratzen da, salmentaren dirutik.
“Artikuluarekin batera doazen paperak eta osagarriak eta datuak esatea”, “Aldaketa trukeak”, “Legezkotasunaren egiaztagiria” eta “Jabearen saneurri murrizketaren jakinarazpena” ataletarako 1.1 ataleko kondizio berberek izango dira.
KOSTU FINKOAK:
Ez da beharrezkoa ordainketa aurreratzea. Behin salmenta egindakoan handik hartuko dira gastu finkoak.
– Lekuaren alokairua. Artikuluen neurri eta pisuaren arabera kobratuko dira. Adibide batzuk:
+ Pedalak: € 1/hilabeteko
+ Kitarrak: € 3/hilabeteko
+ Anpli buruak: € 3/hilabeteko
+ Konboak: € 5/hilabeteko
+ Pantailak: € 7/hilabeteko
+ Bateriak: € 12/hilabeteko
Hemen adierazi gabeko kasuak adierazitako erreferentzia hauek kontutan hartuta aterako dira.
– Gure instalazioetan dugun artikuluen asegurua: Kitarshokak-en gure zein besteen artikuluen arduradun gara. Badakigu zenbat kostatu izan den artikulu bat lortzea eta berari zaion estimua baina ezin gara egin kargu gertatu ahal zaion edozerri: lapurreta, sutea…hori dela eta gertaera horiek kubrituko lituzkeen aseguru bat kontratatzea beharrezko da. Artikulu hau gure katalogoan barneratuko zen gure izenera dagoen aseguruaren barne. (Adibidea: 50€ urte bete batetarako (12 hilabete) 1000€ko balorea daukan artikulu batentzako sute, lapurreta, kalte elektrikoetatik…babestuta egoteko aseguru batentzako. Beste epe eta baloreentzako hiruko erregelarekin baliatuko gara)
Alokairua eta asegurua Facebook-en argitalpenaren data hartuko dute erreferentzia bezala eta hortikan aurrera kobratuko dira. Hori dela eta argitalpen data hori baino lehen aseguruak ez du ezerk kubrituko.
– Argazkiak, publikazioa, deskribapena, hedapena…: 15€ artikuluko (salneurri hobeagoa egingo da bi edo artikulu gehiagorentzako)
– Hartzea eta artikuluen froga: 15€ artikuluko (salneurri hobeagoa egingo da bi edo artikulu gehiagorentzako)
– Paketatzea: honen ordainketa erosleak gainhartuko du
KOSTU ALDAGARRIAK:
Salmentarekin lortutako dirutik kenduko zaie behin egindakoan.
– Saldu edo trukatutako artikulu baten komisioa: adostutako salmenta-salneurriaren %12ko komisioa (12 € artikulu bakoitzeko gutxienez), truke nahiz salmentarako. Komisioa ere handiagoa izan liteke azken salmenta salneurriaren edo jabeak irabazi nahi duenaren arabera, baldin eta gutxieneko %12ko komisioa mantenduz tartea badago salmenta salneurri koherentea ezarri ahal izateko. Salmenta-komisioa artikulua saltzen denean kobratzen da, salmentaren dirutik.
– Artikuluak gure instalazioetan euki behar ditugu. Artikulu multzoa bada, nahikoa izango da artikulu-multzo osoaren komisioaren % 30 baino balio handiagoa duten artikulu kopurua izatea.
– Saltzeko edo/eta trukatzeko den artikulua edukitzeko epea urtebetekoa izango da
– Salmenta salneurria Kitarshokak-ek zehaztuko du
– Kitarshokak-ek artikulua jeitsi dezake jabeari kontsultatu gabe
– Salmenta komisioa hitzartutako salneurriaren % 30ekoa izango da Kitarshokak-en instalazioetatik kanpo dauden artikuluentzat eta salmenta salneurriaren % 30 (jeitsi daiteke) Kitarshokak-en instalazioetan daudenentzat
– Behin salduta, Kitarshokak jabearekin harremanetan jarriko da ordainketa egiteko
– Jabeak bere kabuz saltzen badu artikulua Kitarshokak-ekin kontratatutako esklusibotasun-epean, %30eko komisioa kobratuko zaio berdin berdin
KOSTU FINKOAK:
Aldez aurretik ordaindu behar dira, instalazioetara joateko bidaia egin baino lehen. Beharrezko denbora eta bidaiaren estimazioa egingo dira. Eguneko txanda amaitzean (egun bat baino gehiago bada) gainerakoa kobratuko da edo itzuliko da tokatzen denaren arabera.
– Instalazioetara bidaia: 0,50 €/km (bidesaria aparte)
– Erabilitako denbora: 20 €/orduko
Erabiltako denbora honetan artikulu guztien argazkiak aterako dira. Argazkien edizioa, salneurriak zehaztea…bidaia eta gero egingo dira eta modu berean kobratuko dira ostean (20 €/orduko)
Zerbitzua eskaini aurretik definituko da esklusibotasunarekin edo esklusibotasunik gabe izango den.
– Hainbat hilabetetan ordaintzeko aukera: gure artikuluentzako, hiru hilabetetan interesik gabe ordaintzeko aukera eskaintzen dugu eta zenbateko osoaren edo kasuan kasuko tratamenduaren arabera epeak luzatu egin daitezke ere. Jakina, ordainketa amaitu arte, artikulua ezin da bidali edo jaso. Salmenta presarik ez baduzu eta ordainketa aukera hau ere eskaini nahi baduzu, jakinarazi iezaguzu zure artikuluan islatu dezagun, denbora laburragoan saltzeko aukerak areagotzeko aukera eman baitdezake.
– Partikularen arteko bitartekaritza: beste pertsona batekin akordio bat itxi baduzu baina ez bazara gertatuko denaz fidatzen eta bietako batek ez badu aurrerapausorik ematen behar bada hau interesatu ahal zaizu. Ez kezkatu, salmenta/truke bitartekaritza egin dezakegu. Bitartekaritzaren kostua ere artikuluaren salneurriaren % 12koa da, gutxieneko 25 euroroko kostuarekin.
– Artikulu neketsuak edo astunak garraiatzea: gure esperientziari esker, pentsa daitezkeen bidalketa ia guztiak modu seguru eta ekonomikoan egiteko aukera ematen dugu, horregatik zerbitzu hau ere eskaintzen dugu. Ohar garrantzitsua: kaltetutako elementuen erreklamazioetarako, aseguruak ez du funtzionatuko bidaltzen den artikuluaren fakturarik ez badago. Bidalketan egon daitekeen edozein arazoren aurrean, Kitarshokak garraio-enpresarekin eta igorlearekin artean bitartekaritza egingo du, hobe edo beharrezkoa dela uste badu zuzenean harremanetan jarriz.
– Enbalajea: gure instalazioetan dauden artikuluez gain, dagoeneko zure kontu saldu dituzun artikuluentzako ere eskaintzen dugu ontziratze zerbitzu hau. Dirua kobratuko genuke kasuan kasuko artikuluaren arabera. Adibide gisa:
+ Pedalak eta osagarri txikiak: 5 € (Gutxieneko kostua: 25 €)
+ Anpli buruak eta elementu ertainak: 25-30 €
+ Pantailak eta elementu handiak: 45-50 €
+ Bateriak eta antzekoak: 65 €
Gutxieneko kostua: 25 €
Salneurri hauetan enbalaje materiala eta bere biltegiratzea beharrezkoa denean erabili ahal izateko, baita behar bezala ontziratzeko behar den denbora ere. Enbalajeetan gure esperientzia eskaintzen dugu. Salneurri hontan ez da artikuluaren funtzionamenduari buruzko froga edo azterketarik barne hartzen, horrelako zerbitzuren bat behar izan ezkero aparte ordainduko zen.
– % 21eko BEZa gehitu behar zaie kostuei
– Jabeak aldez aurretik ordainduko du lan batzuen kostua.
– Salmenta kudeaketa honen ondorengo aldaketek ez dituzte baldintza hauek aldatuko horrela onartu diren bezeroentzat, bai komisioei eta karguei dagokienez, bai baldintza orokorrei dagokienez, beraz, finkoak dira eta baldintza aldaezinak zentzu guztietan. Garrantzitsua da jabeak baldintza hauek seguru gordetzea, sor daitezkeen zalantzak argitzeko.
– Kitarshokak-ek bitartekaritza egingo du saldutako artikuluekin, bidalketekin, eta abarrekin lotutako edozein arazorekin emaitza arrakastatsu bat lortzeko… ulertzen baitugu gure bitartekaritza zerbitzuaren parte dela eta gu izan behar dugula, objektiboki, bi aldeentzat irtenbiderik logikoena lortzen dugunak.
– Artikuluen egonaldiaren iraupenaren eta kostu finkoen kontrolaren ardura jabearena da, beraz, adi egon behar duzu Kitarshokak-i galdetzeko salneurria jaitsi, kendu… edo zein aukera litzateke egokiena uneoro.
– Kitarshokak-eko instalazioetan egonaldi minimoa: 6 hilabete
– Kitarshokak-en instalazioetan egonaldi gehienezkoa: 18 hilabete
Salmenta kudeaketarekin hasteko, jabeak sinatutako kontratu hauek bidali behar dizkigu:
– Jabeak aukeratutako baldintzen fitxa guztiak sinatu beharko ditu eta guztien argazkia bidaliko digu lan egiteko modu honi buruz bere onarpena izateko. Kontratu gisa hartuko da. Kitarshokak-ek posta elektronikoz bidaliko dio sinatu dezan.
– Hitzarmena sinatua eta NANaren aurrealdeko eta atzealdeko argazkiak, kasuan kasuko artikulua legezko bideetatik lortu dela adieraziz. Kitarshokak-ek posta elektronikoz bidaliko dio sinatu dezan.