Soinu aholkularitza Ibonentzat

Ibon, Amuak (Amuakm Instagramen) taldeko gitarra-jotzailea, elkarrekin jotzen denbora pasatzea gustatzen zaion talde bat eta Instagramen hurbileko planoen bideo bitxiak egiten dituena etorri zan, bere pedalei + anplifikadore-ekipoaren soinuarekin laguntzeko. Ibon aspalditik ezagutzen dudan primerazko pertsona da, ikasteko, entzuteko, irakasteko eta partekatzeko prest dagoena… benetako plazerra da bera ezagutzea eta nire denbora eta esperientziak horrelako jendearekin partekatzeko aukera ematen didan lan aberasgarri bat izateak ere pozten nau bestalde.

Haien soinua esperimental, noise, noisepop, britainiar soinuen artean mugitzen da baina beti pikante samarra esperimentala den aldetik.

Soinu-oinarria Marshall Origin 50 batek ematen du eta horri pedal-taula oso konpletu bat konektatzen dio, overdrive, distortsio, fuzz…eta halakoekin. Hori guztia Fender, Jazzmaster, Stratocaster eta Telecaster gitarrekin erabiltzen da.

Lehen gauza soinu base on batera ahalik eta gehien hurbiltzea izan da, ekualizazioa erabiliz eta kanaletako bat aukeratuz. Behin kanal saturatua aukeratuta, pedal-taularen pedalen soinua berregokitu da, konpresioaren beharra edo ez kontuan hartuta, etab…

Ibon pozik geratu da eta Kitarshokak-en ikasitako kontzeptu berria erabiliz eta bere lokalaren soinura apur bat berregokitu ostean dagoeneko funtzionatzen ari da. Kamiseta bat ere hartu zuen, nahiz eta ikusten duzuenez erreserbatua den eta bere pribatutasuna gorde nahiago duen. 😉

Jarri harremanetan Kitarshokakekin zuretzako edo zure taldearentzako soinu aholkua nahi baduzu.

Soinu aholkularitza Ibonentzat
Soinu aholkularitza Ibonentzat
Soinu aholkularitza Ibonentzat

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping