Vintage Gear Tour Endikarekin

Duela gutxi Endika nirekin harremanetan jarri zen, bluesa, rocka, hard-rocka, popa… mamiarekin jotzen duen gitarrajolea. Nirekin harremanetan jarri zen, hainbat anplifikadore alokatzea pentsatzen ari delako bere Kemper-earentzako preset onak lortzeko. Kontua da, esan zidan nahiko argi zuela alokairuan ditudan jatorrizko 63. urteko Vox AC30 eta 68. urteko Marshall Plexi originalak nahi zituela. Ondo zegoela esan nion, baina agian bakoitzak bertan zer eskaintzen zuen ikustea ondo etorriko zitzaiola, eta ideia ezin hobea iruditu zitzaiola esan zidan.

Beraz, hori egiteari ekin genion eta Kitarshokaken beti egiten dudan moduan hitzordua jarri genuen. Iritsi bezain laster esan zidan berak bilatzen ari zena zela zehazki eskaintzen nuen hori, eta bere neska-lagunak esan zidan garrantzitsuena, eskura dudan guztia izateaz gain, horri buruz dudan ezagutza zela, orain esaten den know-how hori. Imajina dezakezun bezala, oso pozik nago egiten duzuna eskertzen duen jendea izateagatik nire inguruan, eta, beraz, zerbitzu hau ematen jarraitzera animatutzen nauena.

Esperientzia oso atsegina izan zen. Endikak aipatutako anplifikadoreak gehi beste bi probatu zituen, ’79.ko Fender Deluxe Reverb-a eta ’90.ko Fender Bassman-a, guztiak vintage balbulaz eta zapore ikaragarriz beteta.

Endikak jotzean duen gustua gehi anplifikadoreekin estudioan bertan jotzeak sortutako feedback eta magiarekin batera, magia sortu zen. Berehala, John Mayer, Steve Ray Vaughan…eta halakoen tono berdina berdina lortu genuen, baita rock klasikoko soinuak eta abar.

Anplifikadore hauek, beren dinamikarekin batera, oso lagun onak dira toke ona daukazunean eta ondo jotzean, musikaria eta bere musika espresio maximora eramaten bait dituzte. Esan beharrik ez dago lehen saio honetan pedalak ez zirela erabili. Hori beste kapitulu baterako utziko dugu. Eta Kitarshokak-en eskaintzen dudana, bezero batek esan zidan moduan, ez duzu bizitza oso batetan amaituko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping