Zaintzaile rola, etengabeko ikaskuntza, gauzen gainean egotea: Bizirik sentitzea.
Beste batzuetan aipatu dudan bezala, nire amaren zaintzailea naiz duen gaixotasun neurologiko degeneratibo baten ondorioz, besteak beste. Zaintzaile izateak hainbat erronka dakartza, besteak beste, zaintzailea izateak norbere burua zaintzea, oreka mantentzea…eskatzen du ere…eta batzuetan ez da erraza oreka apurtu eta norbera galtzen delako, noski, lerroa ez baita argia, ez baita lineala, eta norbera bilatu egin behar izaten da norberak bere burua topatzeko, beti egiten duena ez errepikatzeko.
Horretan dihardut egunero, baina beno, beste edozeinek bere egunerokotasunean egiten duen bezala, bere bizitzan zer daukan, zein familia, ingurune… motxilatik datorren kontuan hartuta. Itxuraz “normala” den gure bizitzetan, askotan normaltasunetik gutxi duten bizitzak, izan ere, ez dut uste gutako inor normala denik pixka bat sakontzen badugu, eta eskerrak, bestela oso aspergarriak izango ginatekeelako. Denok ditugu zoramen puntuak, errutinak, gorabeherak, zuri-beltzak… eta grisaren bilaketa, orekaren bila ibiltzen gara. Batzuetan ez da behar pixka bat zulatzea baino ez besterik, nor garen hori pixkat apurtzea, jakina, benetako gogoarekin lagunduta, gaizki sentiarazten gaituenarekin apurtu eta pixka bat hobetzen saiatzea, nahiz eta pixka bat bakarrik izan. Hori dagoeneko urrats itzela da.
Irudian 11 egunetik behin nire errutina den bat erakusten dut, hurrengo 11 egunetarako nire amaren pirulak jartzen nago. Eta horrez gain gogoratu medikuek proposatzen dituzten pirula aldaketak, kaltegarriak diren ala ez ikusi zer nola eragiten dioten ikusita, ez izan zalantzarik erretiratzeko behar baldin bada, nahiz eta beste norbait medikua izan eta ni ez izan, kontsultez gain, ordutegiez…gauza mordoa… laburbilduz, gauzen gainean egon. Gehien bete eta osatuen sentiarazten nauen gauzetako bat nire mailan ia edozertarako gai sentitzea da, etengabe ikasteko eta irakasteko jakin-min handiarekin. Bizirik sentitu esango nuke.
Ah, eta bai, nire festako txozna bildumako edalontziak dira. Bertan ikus dezakezue nolakoa naizen bestela zaborrontzira joango liratekeen plastikoei bigarren aukera ematerakoan. Oso garrantzitsua deritzot berrerabiltzea. Eta gogoratzen dudan bakoitzean festetara ere eramaten ditut, edalontzi bat gutxiago, urrats bat gehiago.

