BACKLINE > ZERGATIK  KITARSHOKAKEKIN ALOKATU?

Zergatik alokatu Kitarshokaken?

GURE BACKLINEA

Eskaintzen dugun eskaintza zabala eta kontrastatua da. Mundu osoan eta historian zehar grabaketa garrantzitsuenetan parte hartu duten ekipoen zati handi eta zabalaren jabe gara. Jimi Hendrix, Jimmy Page, Led Zeppelin, The Who, Pink Floyd taldeko David Gilmour, Rolling Stones, Larry Carlton, Robben Ford, AC / DC, Van Halen, The Hellacopters, Stevie Wonder, Tina Turner, U2 taldeko The Edge, Queen’s Brian May, Rory Gallagher, Stevie Ray Vaughan, Fito y Fitipaldis, Carlos Raya, Machine Head, Cradle of Filth, Kyuss, Queen of Stone Age…bezalako talde eta musikariek erabilitako ekipoak ditugu (Beraiek erabiltzen zituzten modelo berberak edo oso antzekoak, garai berekoak eta era berean fabrikatuak vintage edo/eta klasikoak, ez klonak, berrargitalpenak edo erreplikak). Ez dugu uste kasualitatea denik Gatibu edo Eskean Kristo bezalako taldeek gure Backlinea erabili izatea euren disko ezagunenetako batzuetan.

IKUSI EZAZU GURE BACKLINE OSOA HEMEN SAKATZEN!

VINTAGE GEAR TOUR: Ikasi, Aholkatu eta Irakatsi

Alokairura soilik mugatzen ez den backline eskaintza bat eskaintzen dugu. Hortaz gain, ikasteko, kontrastatzeko, konparatzeko eta irakasteko erabiltzen dugu. Aholkularitzarako eta Kitarshokak Studioaken egiten ditugun grabaketa guztietarako gure oinarria da. Horregatik, gure backlinea zure eskura jarri nahi dugu, amaigabeko denbora, ahalegin eta dedikazioren fruitua, gure filosofia transmititu ahal izateko. Filosofia hau eta gure backlinearen zergaitia bertan ikusi eta ulertu ahal izango duzu Vintage Gear Tour ekimenarekin, non probatu, zure ekipoarekin alderatu, klasiko eta vintagearen arima eta garrantzia ikusiko duzun, zuri ondoen egokitzen zaizun ekipoa ezagutu, zure hurrengo erosketan asmatu edo, besterik gabe, Kitarshokaken Bilduma Pribatuko edozein artikulurekin jotzen gozatzea. Kontuan izan: Soinu batek mila hitz baino askoz gehiago balio du!! (… Eta zuzenean egindako proba batek YouTubeko bideo batzuk baino gehiago balio duela uste dugu baita ere…). Zurekin egongo gara zure galderei erantzun eta nola gozatzen duzun ikusteko!

ERRESERBATU ZURE HITZORDUA HEMEN SAKATZEN!

ALOKAIRU PACKAK

Horrez gain, jakina, edozein artikulu alokatu ahalko duzu: artikulu indibidualak, oinarrizko pakete bat (bateria, bi gitarra-anplifikadore eta baxu-anplifikadore bat adibidez)pakete oso bat (aurrekoaz gain zuzeneko soinu-sistema bat barne daukana) edo superpack bat (aurreko instrumentuez gain, pedalak, kableak… edo bestelako osagarriak barne hartzen dituena) zure beharren arabera. Ekitaldi askok oinarrizko packa alokatzea aukeratzen dute hainbat talderekin backline bera partekatzeko, horrek oso errentagarria, azkarra eta erosoa egiten duelako kontzertu bat egitea. Ahaztu gabe musikariek gure artikuluak bikainak eta ongi hautatuak direlako aukeratzen dituztela batez ere, benetan inspiratzen zaituztenak. Hori guztia Backline katalogoan islatuta ikusiko duzu.

ORAIN DA ZURE MOMENTUA!

BIZITZA OSO LABURRA DA APARTEKO SOINU INSPIRATZAILE BAT EZ DASTATZEKO!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping