Zinkha taldeko Erik. Kitarshokak-en Soinu Laguntza Zerbitzua.
Erraza da ekipo berriekin esperimentatu nahi duzunean edo besterik gabe zure soinuaren bila zaudenean, gauza jakin batzuk buruan dituzunean, ezin duzula ulertu zer egin behar duzun edo nola hurbildu soinu hortara eta azkenian guztiz galtzen zarela. Batzuetan anplifikadore baten soinua eta bere ekualizazioa nola bideratzen jakitea bezain sinplea (edo konplexua) izaten da dituzun gitarren eta zer lortu nahi duzunaren arabera, soinu base hori lortu eta gero, falta zaiona jartzeko.
Kasu honetan hori da egin genuena. Konpondu behar dugun kontrol-pedal bat kendu genuen katetik soinu puruago baten bila joateko eta baita ere gertu dagoen kontzertu baten arazoa ekiditzeko.



