Marshall JCM800 Bass 4×12 1935 89. urtekoa
Garai bateko JCM800 serie ezaguneko baxu pantaila, 80. hamarkadan Ingalaterran egina. Gitarra bat konektatuz gero, eta bere soinu potoloari esker, stoner eta holako soinu gordinetarako aproposa bihurtzen da, baita pedalentzako plataforma ona osatzen du, balbula anpli on batekin batera. Atzeko etiketa ez dator bat pantailarekin, A delako eta B izan beharko lukeelako. Uste dugu fabrikako errore bat izan daitekeela.
Ezaugarriak:
- Potentzia: 300 watt
- Bozgorailuak: 4×12″ Celestion G12-75
- Konexioen inpedantzia: 16 ohmio monoan
- Jatorrizko gurpilak barne
Egoera: egoera onean urteen eta erabilpenaren aztarnekin. Bozgorailu bat profesionalki konpondu da (ez da konoa aldatu) eta profesionalki tratatu da egur-zitzaren kontra ere (10 urteko bermea duen tratamendua). Funtzionalki ondo eta arazorik gabe. Argazkiak deskribapenaren parte dira eta jasoko duzun artikuluarenak, ez beste antzerako batenak.
Aldaketak onartzen dira. Gehiago jakiteko sakatu hemen.