NI NEU – Nire proiektu musikala
Ni Neu, honen guztiaren arrazoia
Taldea eta norbanakoaren beharra
Thrash Metaletik Pop-Rockera Folk Fusio-tik igaroz zeinbait musika-esperientzien ostean eta horietan konposizioen parte aktiboa izan eta gero, nire ideiak jaso behar ditudala sentitzen dut musikaren gidaritza eramanda bai estudioan edo zuzenean. Horietan guztietan hainbat gai praktiko ikasi ditut, gaur egun naizena izaten laguntzen didatenak. Grabazioek, zuzenekoek… denek ekarpen garrantzitsua egin didate.
Horrela sortzen dut nire proiektu pertsonala eta horri NI NEU izena jartzen diot. Euskaraz asko erabiltzen den esamolde bat da norberarengandik abiatzen dena eta hasieran behintzat nartzisista hutsa dirudien arren, pertsona guztiak barne hartzen dituena nire ustez. Izan ere norberarengandik hasten da gizarte osasuntsu, sortzaile eta inplikatu batetara iritsi ahal izateko bidaia… NI NEU gizabanakoaren gaiak kasu askotan unibertsalak eta gizartearen parte eta arazo komun bat dira, partekatuak. Tarteka aktiboa den proiektua da, baina bizitza osorako bidelagun izango nauena, nola edo hala.
Nire ideiak, nire izatea mugitzen duen motorra
Gaur egun, etorkizun ez oso urrunean lan bat aurkezteko nire proiektuarekin esertzea dut buruan. Beste ideia batzuk ere baditut tartean, pixkanaka egiten joatea espero ditudanak. Ez da erraza horri denbora eskaintzea Kitarshokak ekimenak ematen didan lan handiarengatik (eta soinuaren azken emaitzan parte hartzen duten faktore asko nola hobetu ikasteko dedikatzen dudan denboragatik), baina nire ideiak biltzeko gogoa daukat zuk entzun ditzazun!
Aitor
GuardarGuardar
GuardarGuardar