ESTUDIOA > EKIPAMENDUA ETA INSTALAZIOAK

Eskaintzen dugun ekipamendu sorta zabala eta kontrastatutakoa da. Proba eta alderaketa ugari egin izan eta egiten ditugu gaur egun orain eskeini ahal ditugun ekipamenduak lortu arte. Ez da kasualitatearen ondorioa…proba, konparaketa, ikasketa, irakurketa… eta batez ere ilea tentetzen gaituen emozioz eta inspirazioz betetako soinu bat lortzeko grina eta gozamen handiaren ondorioarena baizik.

INSTALAZIOAK:

Bisita itzazu hemen klik eginez.

MONITORE SISTEMA:

Hafler P1500 Transnova etapa batek elikatutako 2 Quested H108, 2 ATC SMC11 (edo Reftone batzuk, irudian daudenak, behar izanez gero) ADCROM 535 MKI etapa batekin eta Bluesky 12″ko subwoofer batek osatzen dute. Horrez gain, hiru aurikular ditugu sistema mota honetako hainbat erreferentzia izateko: Ultrasone HFI550, Beyerdinamic DT100 eta AKG K240.

ESTUDIOA > Ekipamendua eta instalazioak

BACKLINEA:

Kontuan izan kalitate baxuko instrumentu, anplifikagailu… baten ondoren grabazio kate oso ona (mikroak eta goi-mailako aurreanplifikagailuak) jartzeak nekez lagunduko duela soinu bikaina lortzen. Ezinbestekoa da instrumentu, anplifikagailu eta abar oso on batetik hastea…Hori dela eta, ez ditugu gure grabazioak kalitate justuko ekipoekin baldintzatu nahi eta horregatik backline aukerarik onena eskaintzen dizugu.

Mundu osoan eta historian zehar grabazio garrantzitsuenetan aritu den ekipoa dugu. Gure Backlinean erabilitako ekipamendua Jimi Hendrix, Jimmy Page, Led Zeppelin, The Who , Pink Floyd taldeko David Gilmour, Rolling Stones, Larry Carlton, Robben Ford, AC / DC, Van Halen, The Hellacopters, Stevie Wonder, Tina Turner, The Edge U2, Brian May Queen, Rory Gallagher, Stevie Ray Vaughan, Fito eta Fitipaldis, Carlos Raya, Machine Head, Cradle of Filth, Kyuss, Queen of Stone Age…bezelako musikari eta taldeek erabilitakoen modelo berberak edo oso antzekoak eta garai berdinekoak topatu ahalko dituzu (ez klonak, berrargitalpenak, erreplikak edo antzekoak, baizik eta, berdinak).

Grabaketa guztietan bateria amaierako soinuaren oinarrizko zati bat da. Horregatik, eta nahiz eta gure norabidea nabarmenki kitarraren ingurukoa izan, ezin dugu utzi albo batera hain garrantzitsua den instrumentu hau. Gure eskeintzan 5 kaja ezberdin ditugu (Ludwig Black Beauty eta Acrolite 60’s bat barne) eta lehen mailako bateria kit bat, Yamaha OAK Custom bat.

Anplifikatutako instrumentuetan bozgorailua soinuaren zatirik garrantzitsuena da: kitarra, baxua, harmonika, teklatuaren soinuaren zatirik garrantzitsuena…hortik ateratzen bait da soinua. Horregatik, 13 gitarra eta baxu vintage eta klasiko pantailako bilduma bat dugu, 17 bozgorailu vintage eta klasiko ezberdinekin. Beraiekin inspiratu, grabatu, inbestigatu, ikasi, konklusioak atera…ahalko duzu.

ESTUDIOA > Ekipamendua eta instalazioakEFEKTUAK:

Inoiz ezingo duzu entsalada ona egin osagai nagusi txar batzuekin eta ongarri paregabe batzuekin, baina osagai onak baldin badituzu, apainketa horrek osagai onak indartzen lagundu dezake. Kitarshokaken zure lehen mailako entsaladak behar duen oliba olio birjina extra hori dugu efektu, pedalen gisan…

ESTUDIOA > Ekipamendua eta instalazioakOSAGARRI GARRANTZITSUAK:

Gure Backlineari etekinik handiena ateratzeko osagarri interesgarriak ditugu, hala nola atenuadoreak (gure balbula-munstroak pixka bat menperatzeko  😉 ), pantailarik gabe grabatzeko aukera ematen duten karga kutxak, edozein pantailarekin edozein buru erabili ahal izateko inpedantzia-egokitzailea (4 Ωtako Fender Tremolux + 16 Ωtako Marshall 4×12 greenback bat bateratzeko aukera ematen duena adibidez), Radial birranplifikazio sistema (DI batekin aurrez grabatutako seinale garbiak berriro nahi den anpliarekin grabatzeko aukera ematen duena. Birranplifikazio online zerbitzua ere emateko aukera ematen diguna) edo bi Palmerrak (karga kutxa bozgorailu simuladorearekin eta linea irteerarekin) pantailarik gabe, zuzenean eta momentu berberean bi kitarra elektriko grabatzeko aukera ematen digutenak.

ESTUDIOA > Ekipamendua eta instalazioakEz da garrantzi gutxiagokoa gure anplifikagailuek antzinako balbulak muntatzen dituztela eta balbula berriekin eta beste vintage batzuekin alderatu direla horietako bakoitzaren tonurik onena lortu arte esatea (dagoeneko badute ere, beste dimentsio batetara eramanda daude). Mullard, Brimar, Tunsgram, Svetlana eta beste asko dira gure lagun fidelak behar duten fintasuna emateko.

ESTUDIOA > Ekipamendua eta instalazioak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping