BACKLINE > ERABILERA BALDINTZAK

SALNEURRIAK ETA BEHERAPENAK (BEZa EZ DAGO BARNE)

Erabilera egun bakoitzeko salneurria artikulu bakoitzean islatzen da. Hau da gutxieneko prezioa. Behean klik eginda aurki dezakezu alokairuaren katalogoaren linkean edo web hontan Backline Katalogoan.

Salneurria hobetuko da alokairua jarraian egun bat baino gehiagokoa bada hurrengo deskontu-ratio progresiboak aplikatuz.

Adibideak:

  • 2 EGUN ERABILERA – KATALOGOAREN SALNEURRIA x 1,5 KOBRATUKO DA
  • 3 EGUN ERABILERA – KATALOGOAREN SALNEURRIA x 1,8 KOBRATUKO DA
  • 7 EGUN ERABILERA – KATALOGOAREN SALNEURRIA x 3 KOBRATUKO DA

…eta abar.

– Salneurria hobetuko da urtean 20 artikuluko alokairu kopurua gainditzen bada ere.

– Gainera, ohiko bezeroentzat edo packetan egindako eskaerentzat, baldintzak hobetu egin daitezke.

IKUS ITZAZU GURE ALOKAIRU PACKEN ESKAINTZAK KATALOGOAN!!

SAKATU HEMEN IKUSTEKO!!

BIDALKETAK ETA GARRAIOA

Kitarshokakek materiala behar den edozein puntura bidali edo entregatu dezake. Kasu zehatz bakoitza kontuan hartuko da bidalketa-metodo egokiena eta seguruena zein izan daitekeen ikusteko. Alokairuaren onarpen eskubidea erreserbatuta geratzen da.

ERABILGARRITASUNA ETA ERRESERBAK

  • Egiaztatu erabilgarritasuna (Artikulu bat erreserbatuta egon daiteke, ez erabilgarri edo hemen islatutakoak baino artikulu gehiago izan ditzakegu)
  • Data zehatz batetarako erreserbak aldez aurretik diru seinale batekin egin beharko dira. Diru seinale hau alokairu osoaren zenbateko estimatuaren arabera hitzartutakoa izango da. Erreserbarako dirua bueltan jasotzeko, azkenean alokairua behar ez bada, erreserbaren ezeztapena 14 egun lehenago gutxienez egin beharko da, bestela erreserba dirua galduko da
  • Alokairu zerbitzua eskaintzeko eskubidea erreserbatzen da

FIDANTZA

Alokairu materialaz arduratuko den Kitarshokakeko langile teknikorik ez bada kontratatzen, beharrezkoa izango da 300,00 euroko gutxieneko fidantza uztea (alokatu nahi den materialaren arabera). Kitarshokakek fidantza itzuliko du materiala jaso eta 7-10 egun ondoren, alokatutako materiala eraman zenean bezala bueltatu dela egiaztatu ondoren.

Kasu hauetarako, nortasun agiria, hala nola NANa edo pasaportea, eta kreditu-txartel bat (materiala itzuli arte gordeko dena. Zordunketa txartela ez da onartzen) beharko dira alokairuaren kontratua sinatzeaz gain.

ONARTUTAKO ORDAINKETAK

Eskudirutan, diru-sartze edo banku-transferentzia, Bizum eta Paypal. Gogoratu EZ ditugula Paypalen komisioak gure gain hartzen produktu edo zerbitzu gisa ordainketa egin ezkero (% 3,4 + 0,35 €). PayPal bidez doan egin dezakezu ordainketa opari gisa egiten baduzu eta berehala jasoko dugu.

ORDAINKETA BALDINTZAK

Materiala jaso edo bidali daiteke alokairu-zerbitzu osoa gehi fidantza gure konturen batean (banku edo PayPal) edo eskudirutan Kitarshokakek jaso ondoren.

VINTAGE GEAR TOURRA (BEZa EZ DAGO BARNE)

Eskaintzen ditugun gainerako zerbitzuen tarifa-prezio berberak ditu:

  • Lehenengo ordu soltea: 25 € (gutxieneko tarifa)
  • Jarraian dauden ordu solteak: 20 €
  • Egun erdia (4 ordu): 70 €
  • Egun osoa (8 ordu): 120 € / eguneko
Zure instalazioetara Vintage Gear Tourra eramatea nahi baduzu gure eskaintza kontsulta dezakezu hemen klik eginez.
 

BALDINTZAK ONARTZEA

Kitarshokaken zerbitzuak erabiltzeak, edozein izanda ere, webgune honetan zehaztutako baldintzen onarpena dakar berarekin.

Alokatu - Erabilera baldintzak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping