NORTZUK GARA?

Nortzuk gara?

Aitor S. B. naiz, Kitarshokak-eko kudeatzailea, nire bizitza-filosofia guztiz aldatu didanaren kudeatzailea.

Txikitatik musikazalea izan naiz ia jakin gabe. Nire etxean beti entzuten genuen tokiko irrati bat eta horrek gertuko eta nazioarteko musika aniztasun handia entzuteko aukera eman zidan.

Behin rocka, heavya, metala…nire belarrietara heldu zitzaidanean ez zegoen gelditzeko modurik nire inguruko lagun eta ezagunekin lehen talde bat osatu arte. Bertako bi talde izan ziren horretarako nire motibazio handienetako bat: Su Ta Gar eta Dankrat

Kafha, Flipin Folk edo Nahixan bezalako estilo oso ezberdinetako taldeetan jotzeko aukera izan dut (metal, folk-fusioa, pop-rock…) eta horietan guztietan gaur naizena izaten laguntzen didaten hainbat gai praktiko ikasiz. Grabazioek, zuzenekoek… denek ekarpen garrantzitsua egin didate. Urte hauetan Koma, El Sueño de Morfeo, Gwendal, Su Ta Gar, Bernard Butler, King Mafrundi, La Polla, Eraso, Berri Txarrak, Oskorri, EH Sukarra, Watcha… bezelako taldeekin eszenatokia partekatzeko plazerra izan dut.

Gaur egun, nire musika proiektuan murgilduta nago, Ni Neu. izenekoa.

Soinua musika-adierazpenaren funtsezko atala

Nortzuk gara?Denborarekin ikasi dut backlinea eta soinua konposizio baten ezinbesteko atal bat direla, izan ere, ekipoak itzultzen dizunaren arabera, horrela jotzen eta adierazten du norberak. Konturatzen naiz ekipo on batek norberangandik askotaz gehiago ematera eraman ahal zaituela. Izan ere, transmisore on bat ezinbestekoa da burutik eskuetara sentitzen duzuna transferitzeko!!! Honetaz gain, zuk zeuk ikusi duzun bezala, ez zara berdin sentitzen trajea jantzita edo bakero batzuk jantzita. Oraindik berdina zaren arren, ezberdin sentitzen zara, beraz, garrantzitsua da lortu nahi duzunerako tresna egokia aukeratzea.

Ideia honekin bueltaka nenbilela bururatu zitzaidan nire musikaz gain interesgarria den beste zerbait eskaini ahal nuela, beste musikari batzuei zerbitzua emanez haiei hobetzeko aukera eman, eta  nire pasiotik bizi nintzakela Kitarshokak ekimenaren bitartez.  Jakina, horrek ere hazten lagundu nau eta etengabe hazten nabil. Etengabeko ikasketa.

Kitarshokak beste zerbait ere bada…

…Ez ginateke ezer izango beste aldean inor egongo ez balitz.

Kitarshokak-en bezeroen artean Ken Zazpi, Gatibu, Eskean Kristo, Su Ta Gar, EH Sukarra, Lorelei, Estigia, Berri Txarrak, SA, Legen Beltza, Sober, Medina Azahara, Carlos Raya, Haritz Harreguy, The Groovies, Rolando Salgado, S-kape… bezalako talde edo musikariak aurki ditzakezu…edo beste esparru batzuetako pertsona ezagunak ere bai Reyes Prados (telebista aurkezlea)-en adibidea bezalakoak. Jarraian horietako batzuen argazkiak ikus ditzakezu:

Eta Oskar Toneamp, Jon Ikazategi, Pedro Vecino, Toni Fayós, Juan Brieva, Teknitube, Beteramp… teknikari eta enpresekin lan egiten dugu edo lan egin izan dugu.

Horrez gain, ezin dugu ahaztu Kitarshokak gaur egun dena izan dadin lagundu nauten pertsona guztiak:

  • Aitor Carbajo webgune honetan egindako lanarengatik
  • Joseba “Arno”, Josean Carrasco, Iñaki Lejardi eta Aritz Taberna argazkiengatik
  • Oskar Toneamp vintagearen pozoiagatik
  • Jon Ikazategi, Iza Teknitube, Toni Fayós, Igor Arrieta…
  • J.I. Valls ingelesarekin laguntzeagatik
  • Noizbaten Kitarshokak kontutan hartu duzutenok erosteko, saltzeko, aldatzeko, alokatzeko, probatzeko, grabatzeko…hau aurrera joatea ahalbidetu duzutelako (explizituki izenpetzen ez ditudanak baina hor egon zaretenak edo zaudetenak)

…eta, batez ere, nire amatxo maitearen laguntza eta pazientzia, bera gabe hau guztia ezin izango litzatekelako posible.

                                      

                                                      Eskerrik asko eta besarkada bat guztioi!

Nortzuk gara?                                                                                                Aitor

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping