EROSI > ZERGATIK EROSI KITARSHOKAKEN?

Zergatik erosi Kitarshokaken

Kitarshokak-en ez dugu asmorik bitartekari zerbitzu hutsa emateko edo, besterik gabe, merkeena eskaintzeko balio erantsirik gabe (gogoratu merkea garestia irtetzen dela askotan). Zure konplizitatea bilatuko dugu beti, zure soinuaz arduratuz, zure beharrak kontutan edukiz eta gure esperientzian oinarrituta ondorio arrakastatsu batera iristeko aukerarik onenak aholkatuz.

Gure instalazioetan eros daitezkeen artikuluak iristean probatzen ditugu beti, argitaratu aurretik, eta enbalatu aurretik edo tokian bertan, zuek erosi aurretik, berriro probatzen dira. Artikuluak daukan edozein akats edo gai esanguratsu iragarkian bertan zehaztuko da, interesdun guztiek uneoro zer erosten duten jakin dezaten. Artikuluekin batera doazen argazkiak kasuan kasuko artikuluen jatorrizkoak dira eta emango diren egoeran (argazkiak deskribapenaren parte dira) artikuluak banan-banan tratatzen ditugulako (Kitarshokak-en salgai daukagun artikulu bakoitza bakarra da, ez seriean egindako klon bat). Kontuan izan behar da, gainera, esperientziadun profesionalez inguratzen garela gure artikuluak puntuan jartzeko. Itzultzeko aukera eta bermeak ematen ditugu ere. Begira ditzazu gure baldintzak gehiago jakiteko horiei buruz.

Hona hemen Kitarshokak kontutan eukitzeko interesgarriak diren arrazoietako batzuk:

  • Ekologia bigarren eskuko artikuluen erosketaren bidez: konponketa eta berrerabilpena sustatuz erabiltzen ez den elementu baten bizitza berri bat (birziklapena baino askoz mesedegarriagoa eta ekologikoagoa).
  • Instrumentuaren kalitate hobea kasu askotan: jakina da garai batzuetako artikuluak kontzientziaz fabrikatzen zirela eta irauteko egiten zirela, gaineraz, gaur egun egindakoak baino askoz inspiratzaileagoak dira kasu askotan. Faktore eta baldintza batzuk bakarrik kontuan hartu behar dira.
  • Salneurri hobeagoa: beste elementu batzuetara bideratu dezakezun dirua aurreztuko duzu edo erositakoa modifikatzeko/hobetzeko, zure gustura doitzeko, etab… edo etorkizunean bermez kanpo konponketaren bat tokatu ezkero aurre egiteko erabili ahal duzuna.
  • Ordaindutako salneurriaren debaluazio gutxi edo bat ere ez: kasu askotan bigarren eskuko erosketak oso galera txikiko inbertsioa suposatzen du birsalmentaren kasuan. Erlaxatu eta gozatu, ez da zerbait berria erosten duzunean normalean egin dezakezun zerbait…

Edonola ere, onena gure bezeroek guri buruz zer pentsatzen duten jakitea da 😉: Bezeroek esanak eta Googleen eritziak

Zergatik erosi Kitarshokaken

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping