ARIA DIAMOND Made in Japan 60´s (GIBSON ES-175 motakoa)
1.250,00€ €
60. hamarkadan Japonian ganoraz egindako kitarra, material onekin eta kalitatezkoa. Ez Aria markako beste kitarra batzukin konfunditu, kitarra hau oso serioa da. Tapa izei solidozkoa da…Gibson 175ak tapa laminatua dauka! Gibson 175 edo antzerako baten bila bazabiltza baina beste salneurri baten, hau zure kitarra da…ez dizu hutsegingo!
Ezaugarriak:
– Kitarra mota: hutsa
– Gorputza: izei solidozkua astigarrezko albo eta atzearekin
– Masta: astigarrezkua palorrosazko diapasoi eta perla tipoko inkrustazioekin
– Pastilak: humbucker
– Zubia: palorrosa
– Set-neck masta-gorputz batuera
– Estutxe gogorra erabili gabe, berri egoeran (12 sokako batena da baina perfektu doakio)
2020ko Abenduan puntuan jarrita eta ordutikan jo gabe bere estutxian.
Konponketaren ezaugarriak:
– Trasteak nibelatu, biribildu eta pulitu
– Diapasoiaren garbiketa eta elikadura
– Doitzaileen doiketa
– Elektronika konponketa: 2 x 500k potentziometro, irteera jacka eta kableatu berrie
– Kontaktu garbiketa
– D´addario 011- 049 sokekin doiketa
– Doiketa orokorra: mastaren arima, altuera doiketa eta Peterson afinadore estroboskopikoarekin doiketa
– Korrearen euskarria ezarri
– Probatu eta berdoitu
– Garbiketa orokorra
Egoera: Oso egoera onean, batez ere daukan adinerako. Ematen duenez jatorrizko guztia dauka aldatu diren piezak aparte. Argazkietako piezak eta estutxe gogorra barne doaz. Argazkiak deskribapenaren parte dira.
Aldaketak onartzen dira. Gehiago jakiteko Denda/Aldatu ataletik pasatu.