Boss OD-1 Vintage ´80s
21,00€ €
Japonian egindako Overdrive vintage zoragarri bat, bere zirkuitu asimetrikoagatik tonu berezia duena, TSaren simetrikoaren ezberdina. Hauekin alderatuta, soinu altu-mediosoagoa eta frekuentzia baxuen mozketa nabarmenagoa du, beraz, oso erabilgarria da jada saturatutako anplifikadoreekin konbinatuta, gure aintzinako Marshall amorratuetako batekin adibidez. Rock klasikotik heavyrainoko tonuak arazorik gabe lortu ahal izango dituzu gure edozein anplirekin konbinatuta, eta haratago joan ere. 80. hamarkadako soinua zure esku! Kanpoko elikatzaile batekin bere potentzial osoa lortu nahi baduzu, 12v DC inguru eman beharko luke, garai hartako jatorrizko Bossek adierazitako 9v DC baino gehiago ematen zuen iturri bat baitzuten, eta nabaritzen da soinuan. 😉
Ezaugarriak:
- 9-12 V DC elikadura zentro negatiboarekin edo bateriarekin
- Kontrolak: Level eta Overdrive
* Eguneko alokairuaren salneurria. Bi egun: x 1,5. Astebete: x 3 (%21ko BEZa ez dago barne). Kontsultatu Backline alokairu baldintzak
* Birranplifikazioetarako edo gure grabaketa estudioan kostu gehigarririk gabe erabiltzeko eskuragarri. Ezagutu gure Grabaketa Estudioko tarifak