ELAN MEMRAN EXCALIBUR EP-1 HANDMADE IN USA

0,00

Estatu Batuetan eskuz egindako balbuletako prebio hau erosteko aukera paregabea!
Gutxitan ikusten da eta oso esklusiboa! Mundu osorako 150 unitate bakarrik egin zirela uste da!

Elan Memran bere anaia Remmirekin batera Marshall eta Fender anplifikagailuen modifikatzaileak izan ziren 80. hamarkadaren amaieran eta 90. hasieran musikari oso ezagunentzako lan eginez: Tom Morello (RATM), Dino Cazares (Fear Factory), etabar…

Jardun horren ezagutzarekin produktu berri batzuk eratu zituzten 80. hamarkadaren amaierako metal berriaren parte izanez Dino Cazaresen eskutik.

Prebio hau produktu horien parte da. Estatu Batuetan eskuz eginda Axis Sound Equipment enpresa alemaniarrerekin elkarlanean.

Ezaugarriak:

– Balbulak: 5 x ECC83/12AX7 (4 x Ei Yugoslavian eginak, National izenarekin, + 1 x Txinatarra)

– Bi kanal ekualizazio, ganantzia eta masterra bakoitzarentzako. Kanal biak erabiltzeko aukera, garbi eta saturatua nahasteko aukera ematen duena

– Bi irteera bolumen ezberdin L-R

– Kanal bakoitzarentzako irteera ezberdinak: balanzeatuta pantaila simulazioarekin eta balanzeatu gabea.

– Balbuletako efektu loopa

– Bass boosterra push-pullarekin aktibatzeko

– Zarata atea push-pullarekin aktibatzeko

– Kontrolerako pedala (ez jatorrizkoa)

– Segurtasun giltza ez dakar. Beti ON posizioan, erabiltzeko arazorik barik

Egoera: oso ona, berria bezala. 2021ko Otsailean puntuan ipinita. Argazkietan ikusten diren potentziometroak aldatu ziren txarto zeudelako.

Aldaketak onartzen dira. Gehiago jakiteko Kitarshop/Aldatu sekziotik pasatu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping