Gretsch G6128T-DSV Duo Jet Dynasonics
80,00€ €
Oso gitarra ona soinu gozo eta inspiratzailearekin. Tono crunchie eta garbi onak. Twang soinu bikaina! Maitemindu egingo zaitu! Gibson eta Fender Telecaster soinuaren tarteko zerbait. Interesgarria gitarra erritmiko bezala rockera arteko estiloetan. Oso egokia hatzamarrekin jotzeko jatorri folklorikoagoko estiloetan. Oso ondo moldatzen da ñabardurez jantzita dauden vintage eta klasiko soinudun anpli, pedal eta moldaketekin.
Musika estiloa (erreferentzia gisa): rock klasikoa, popa, countrya, rockabillya…
Erabili izan edo erabiltzen duten musikariek, modelo bera edo antzekoa erabili dutenek: Cliff Gallup, Beatles, David Gilmour, Rolling Stones, AC/DC…
Ezaugarriak:
- Kaobazko gorputz erdi-hutsa astigar laminatuzko goiko taparekin
- Kaobazko masta ebanozko diapasoiarekin
- Dynasonics TV Jones T-Armonds pastilak
- 3 posizio hautatzailea
- Kontrolak: bolumen nagusia, pastila bakoitzerako bolumena eta tonu orokorra
- Bigsby Tru-Arc altzairu herdoilezinezko zubia