Ibanez RG-7620 (7 soka)

50,00

Praktikoki sinadurarik gabeko Ibanez Universe bat. Erasokorra batez ere zubi posizioan. Bigarren eta laugarren posizioetan Stratocaster soinuetatik gertu (moderno ukitu batekin). Gitarra batean dena edukitzeko oso polifazetikoa, nahiz eta bere indarra rock musika eta zehazki metala izan. Aproposa tonoz jeitsitako soinuak gustatzen bazaizkizu baina E afinazio estandarrak eskaintzen dituen soinu garbiak arriskuan jarri nahi ez badituzu. Ganantzi handiko anplifikadore modernoekin bikain uztartzen da sekulako nahasketa eginez.

Musika estiloa (erreferentzia gisa): metal mota guztiak, goi-tentsioko rocka, beste estiloetarako polifazetikoa, esperimentatzeko interesgarria.

Erabili izan edo erabiltzen duten musikariek, modelo bera edo antzekoa erabili dutenek: Fear Factory (Dino Cazares), Munky/Head (Korn), Brad Delson (Linkin Park), Wes Borland (Limp Bizkit), Frederick Thordendal (Meshuggah)…

Ezaugarriak:

  • Ezkizko gorputza
  • Astigarrezko masta palorrosazko 24 trastedun diapasoiarekin
  • Pastilak: DiMarzio 7-N // DiMarzio 7-B
  • 7 soka
  • Zazpigarren soka B-n eta beste seiak ohiko E-n afinatuak (tonuz jeitzitako soinua E-n afinatutako gitarra batek eskaintzen duen soinuari uko egin gabe)
  • 5 posizioko hautatzailea
  • Zubia: Floyd Rose Lo Pro Edge 7
  • D’addario 10-46-rekin egokitua E estandarrean + 64ko kalibrekoa zazpigarrenean

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping