Deskribapena
Neurri txikiko oso konpletua dan anplifikagailua. Berarekin Jazz, blues, funk…estiloetatik rock potente edo zeozer gehiagorarte iritsi ahalko zara zure jotzeko era eta kitarraren arabera ere.
Ezaugarriak:
– Duo Class potentzia: 5w A klasean eta 50w AB klasean
– Bozgorailua: 1×12″ Celestion C90 Black Shadow
– Balbulak: 5 x 12ax7 prebioan eta 2 x 6l6gc etapan
– Bi kanal independiente: 1. kanalean bi modo: Clean/Crunch eta 2. kanalean beste bi modo: Blues/Burn
– Kanal bakoitzeko Contourra
– Kanal bakoitzeko Oihartzuna
– Efektu loopa
– 3 sakatzailedun pedala: Kanala/Contour/Reverb
Jabe bakarra, beti etxean egondakoa. Oso egoera onean, ia berri. Ez erabiltzeagatik saltzen da. Kableatua (alimentazioa eta pedala) brida batzukin dago lotuta anplira. Gama altuko kitarra batekin (PRS, Gibson edo antzerakua) aldatu ahalko zan anplia ordainketaren zati emanda.
Jatorrizko pedalera, kableatua eta manuala barne.