Hiwatt DR-103 (Flight case) + 4×12 AP SE4121 Fane vintage 70´s

4×12 buru eta pantailaz osatutako 70eko hamarkadako Hi-Watt jatorrizko anplia salgai. Gitarrarekin, baxuarekin, teklatuekin jotzeko balio du… soinu-oinarri oso ona da pedal eta efektuen laguntzarekin (eta bakarrik ere) kalitatezko soinu gorenak eskainiz.

Jatorrizko HI-WATT soinua kalitate handiko soinua da, garbitasun ikaragarrizkoa, gozoa, distiratsua, definizio eta biribiltasun paregabeko soinu lodiak dituena, ganantzia ukitu txiki batekin berotasuna polit bat daukana . Baita semicrunch soinua, overdrive britainiar klasikoa, izaera oso irekia duena. Buruaren kanalak bateratzeko aukera ezberdinek soinu-paleta oso zabala ematen dute.

Bere abestien inspiraziorako HI-WATT modelo hau erabili izan duten (edo erabiltzen jarraitzen duten) musikariak eta/edo zuzenean erabiltzen dituzten musikariak oso ezagunak dira: Pete Townsed & The Who, David Gilmour & Pink Floyd, Jimmy Page & Led Zeppelin…

DR103 ´74 Harry Joice anpli buruaren ezaugarriak:

– Harry Joice eta bere taldeak eskuz puntuz puntu soldatuta
– Jatorrizko Partridge transformadoreak
– Potentzia: 100w A/B klasean
– Sensibilitate altu eta baxuko sarrera zubigarriak dituzten 2 kanal
– 4 ECC83/12AX7 aurre-anplifikagailu balbula (2xTung Sol, 1xKundam RFT Vintage, 1xJJ)
– 4 JJ E34L potentzia balbula
– Irteerako inpedantzia: 4, 8 eta 16 ohmio

Anpliak hurrengo hobekuntza hauek ditu:

– Korronte kable finkoa, adibidez kontzertu baten ahazteko aukera ekiditeko
– Fusibleen euskarriak sendoagoak diren beste batzuengatik aldatuta daude
– Kondentsadore elektrolitikoak aldatuta

Egoera: oso egoera onean, denboraren ondoriozko aztarna batzuekin. Zirkuitu eta transformadore mailan guztiz originala da. Material gehiegi izateagatik saltzen da. Argazkiak deskribapenaren parte dira.

SE4121 ’75 pantailaren ezaugarriak:

70. hamarkadako HI-WATT 4×12 jatorrizko pantaila, pantaila ikusgarria. Ezinbestekoa HI-WATT soinuarekin inspiratu nahi bazara. Gure ustez pantaila onenetako bat, onena ez bada. Soinu bikaina eta estetika basatia, zure HI-WATT-arekin ezin hobeto bat datorrena!

– Potentzia: 88 watt
– Inpedantzia: 16 ohmio
– Fane 122141 vintage 70.eko bozgorailuak 010 003 konoarekin
– Urki baltikoko egitura oso zurruna eta laminatua

Egoera: oso egoera onean, denboraren joanaren aztarna batzuekin. Bozgorailuak atzealdetik babestuta daude apurketa posibleak ekiditeko. Aurrealdetik egoera bikainean daude, soinua oso onarekin. Argazkiak deskribapenaren parte dira.

Oharra: pantailak 88 watt garatzen ditu guztira, hau da, buruak garatzen dituen 100 wattak baino apur bat azpitik dago (edozein modutan 2 potentzia balbula kendu ahal zaizkio buruari 50 wattiotara erabiltzeko modu oso errezean. Lagunduko dizugu horrekin nahi baduzu). Potentzia txikia dutenez, potentzia handiagoa dutenek baino soinu alaiagoa, adierazgarriagoa eta berehalakoagoa duten bozgorailuak dira. Noski, kontuan hartu behar da bozgorailuek tolerantzia badute ere (azaltzen dutena baino gehiago onartzen dute) komenigarria dela informazio hau kontuan hartzea, behar duten moduan zaintzeko. Soinu garbiak edo ia garbiak bolumen oso altuetan ez erreproduzitzea gomendatzen dugu (ganantzia haundiko soinuak ez dira hain arriskutsuak, konprimituagoak daudelako eta, hori dela eta, ez baitute bozgorailuaren hain mugimendu haundirik eragiten dinamika gutxiagogatik). Edonola ere, talde bolumenean jo dezakezu inolako arazorik gabe.

Aldaketak onartzen dira. Gehiago jakiteko Kitarshop/Aldatu/Zertan datza? ataletik pasatu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping