Deskribapena
Estilo anitzetarako baliogarria. Garbi on batetik high-gain eremuetako distortsio baterarte aurkituko dituzu erdian geratzen diren soinuak barne dituela ere. Rock, metal, soinu garaikideentzako…oso aproposa.
Ezaugarriak:
– Indarra: 100 watt balbuletara
– 3 kanal pedalerekin aginduta(barne)
– 4 etapa balbula EL34 Svetlana
– 4 prebio balbula 12ax7/ECC83 (2 Marshall/2JJ)
– Efektu loop bikoitza
– Inpedantzia aukera: 4,8,16 ohm
– Pantailarentzat irteera bikoitza
Oso egoera onean erabilpenaren zikin apur batekin bakarrik. Jabe bakarra. 2018ko Maiatzean errebisatuta arazorik gabe funtzionatzen du. Bi prebio balbula aldatu ziren eta jatorrizko pedalaren sarrera aldatu zen.