Marshall JCM800 1960B 4×12 ´83 (Celestion G12-65)
50,00€ €
Rock izaera duen pantaila zuzena, historia handikoa, Flitter talde ezagunaren gitarrajolearena izan bait zen aurretik (Javi, bere alma materrak ekarri ziguna). Honekin kontzertu eta grabaketa ugari egin zituen. Garai hartan berak egindako motibo estetiko nuklearra du. Askorentzat “Greenback” izaera duen bozgorailua da, Hendrix ukituarekin baina Van Halen estilora eguneratua, modernoagoa nolabait. 80. hamarkadako heavy-aren erreferentea ere bada eta jazz, pop-rock…estiloetako musikarien artean oso estimatua.
Bere bozgorailuak oso ezagunak dira gaur egun eta “boutique” anplifikagailu askok muntatzen ari diren heinean berriro egiten ari dira. Edonola ere jatorrizkoak eskaintzen ditugu, ez berrargitalpenak. Ñabardurez betetako soinu gozoa du eta gorputz asko ematen duen baxu berezi batekin osatzen du soinua. Gure anplifikadoreetako edozeinekin konbinatzeko aproposa soinuaren eta gorputzaren definizioa haratago eramateko.
Bozgorailu hauek AC/DC, Robben Ford, Larry Carlton, John Mayer, Mike Landau, Robben Ford, Ray Gomez, Lenny Kravitz…. bezalako musikariek erabilitakoak dira, estilo askotan blues, funk-etik…rock, heavy, metala, AOR…era bitarterarte. AC/DC taldearen “Back in Black” diska famatua grabatu zuten Young anaiek bozgorailu hauekin, adibidez.
Ezaugarriak:
- Potentzia: 260 watt
- Bozgorailuak: Celestion G12-65 T3054 vintage ´83
- Sarrerako inpedantzia: 16 ohm