Deskribapena
Aukera ona lehenengo mailako rock-heavy anplifikagailu bat izateko.
Hasierako urteetan egindako 2203 JMP bat geroago, 800 serieko 2203-a izango zena.
Gehien jarraitutako modeloa da, JATORRIZKOA, ez reedizio, replika, kopia edo halakorik.
Hau konkretuki modifikatuta dago eta ez duzu beharko pedalik rok klasikotik metal indartsuenera heltzeko (ganantzia altuko lurraldeetan sartuta) mailarik gorenean eta guztiz inspiragarria den soinu batekin. Adibidez Van Halenen soinua errez lortu ahalko duzu eta gero kitarratik bolumena jeitsiz bluesaren berotasun dena eduki zure hatzamarretan. Gaineraz efektu loopa dauka ezarrita soinu aukera gehiago eukitzeko.
Ezaugarriak:
– High/low sarrerak
– 100 watt
– 3x12AX7 prebioko balbula
– 2xEL34 JJ etapako balbula
– Switch plexi/high gain
– Switch full
– Switch fat
– Efektu loopa
– Linea irteera
Oso egoera onean daukan adinerako eta arazorik barik funtzionatzen. Esperientziadun teknikoak puntuan jarrita dago 2018ko Abuztuan (potentziako balbula berriak, modifikazioko kableatuta rebisatuta eta bi kondensadore aldatuta). Atzeko panela aldatua izan da eta fusibleen zorroak hobeago batzuengatik aldatu dira. Pizteko switcha ere berrietako bat da. Transformadoreak aldatuta daudela uste da 90. hamarkadako Drake batzuengatik seguraski (oso ondo eginak eta jatorrizkoen berdinak teknikuaren arabera). Ez duzu anplia probatzea baino besterik nolakoa den bere soinua ikusteko.
Beste antzeko bat edukitzeagatik saltzen da.
Beti bezala, publikatu aurretik frogatua. Berriz frogatuko da bidali behar bada, bidali aurretik. Saltzen den instrumentua argazkietakoa da. Argazkiak zerbitzu teknikoa egin baino lehenagokoak dira beraz balbula berriak, aldatutako kondensadoreak eta zirkuitu berkableatua ez dituzu ikusiko. Benetan interesatuta egon ezkero eskatu argazkiak.