Marshall JMP Superbass Plexi + Flight Case ´76

2.475,00

Duela gutxi JJ etapa balbula berriekin puntuan jarrita. Superlead mod bat eginda zeukan eta Superbassera itzuli da 2023ko ekainean. (Superlead mod piezak ere barne doaz). Soinu itzela! Anplifikadore hau pedalentzako plataforma oso ona da haiekin soinu errealista eta ikusgarria lortzen duelako. Pedalak erabiltzen edo ez badituzu ere, zakarra izan daiteke, stonerrentzat oso interesgarria, doomarentzat… Les Paul gitarra batekin edo antzeko batekin konbinatzen baduzu bere izaera ilun eta indartsuagatik baina oso ona da blues, funk, rockerako…baita ere, Stratocaster edo antzeko gitarra batekin konbinatzen baduzu. Ez du ematen baina oso polifazetikoa da erabiltzen badakizu.

Ezaugarriak:

  • Potentzia: 100 watt balbuletara
  • Kanal bat bi sarrerarekin
  • 4 potentzia-balbula berri (2023/06): 4 x E34L JJ
  • 3 aurreanplifiko-balbula: 3 x 5751 USA (balbula hauek oso soinu garbia dute. Overdriverako izaera interesgarriagoa duten beste balbula batzuk nahiago badituzu, doan alda ditzakegu zuretzat)
  • Flight casea barne
  • Desmuntatutako piezak barne (Superlead moduan jartzeko dira). Aldatutako potentzia-balbulak barne (erabilita daude eta ez daude parekatuta, horregatik berriak jarri dira)

Egoera: oso egoera onean. Erabilera eta adinaren aztarna txiki batzuk baino ez ditu. Fondoko zarata pixka bat du 30 minutu baino gehiago erabili ezkero. Teknikariak esan zidan hori potentzia-anplifikadoreen balbula erresistentziak (batzuk) aldatuta konpondu ahalko zela normalean arazo mota hau sortzen dutelako. Horiek ez aldatzea erabaki genuen originaltasun arrazoiengatik. Argazkiak deskribapenaren parte dira eta jasoko duzun artikuluarenak, ez beste antzerako batenak.

Aldaketak onartzen dira. Gehiago jakiteko sakatu hemen. 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping