Radial X-amp Reamp Box

15,00

Reamp kutxa ezagunenetako bat. Berranplifikazioa aurretik injekzio-kutxa baten bitartez (bere bikotea, Radial J48 injekzio kutxa ere alokairuan eskaintzen dugu) ordenagailu batetara grabatutako seinale garbi bat anplifikadore, pedal, efektu, prebio, konpresore… batekin bergrabatzean datzan teknika bat da. Baita aurretik Home Studio batetan prebio batekin grabatutako ahotsetarako, gitarra akustikoetarako…eta horrela grabaketa horren soinua hobetzeko aukera ematen du lehen mailako ekipoekin berranplifikatuz. Baliabide hau oso erabilia da grabaketetan, adibidez, nahasketa-prozesuan gaudenean, jatorrian genuena baino egokiagoa den soinu bat berriro grabatu ahal izateak ematen duen lasaitasunagatik. Zure grabaketak zuk zeuk berriro anplifikatzeko interesa baduzu, aurretik esan dugun moduan, bere bikotea alokairuan ere eskaintzen dugu, Radial J48 DI injekzio kutxa. Edo nahiago baduzu zure grabaketa guk geuk berranplifikatzea, zerbitzu hori ere eskaintzen dugu. Online baita ere. 😉

Ezaugarriak:

  • +4dB seinalea inpedantzia handiko seinale batean bihurtzen du gitarra anplifikadoreetara edo efektu pedaletara konektatzeko
  • 1 XLR sarrera
  • 2 irteera-jack
  • Fasea aldatzeko aukera
  • Irteera ganantzia kontrola
  • Elikagailua barne

 

* Eguneko alokairuaren salneurria. Bi egun: x 1,5. Astebete: x 3 (%21ko BEZa ez dago barne). Kontsultatu Backline alokairu baldintzak

* Birranplifikazioetarako edo gure grabaketa estudioan kostu gehigarririk gabe erabiltzeko eskuragarri. Ezagutu gure Grabaketa Estudioko tarifak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping