Norbera zaintzalea denean eta baldintzatuta dagoenean

Sareetan edo interneten inoiz esan ez dudan zerbait da baina Aitor, Kitarshokak-eko kudeatzailea eta guzti honetaz maiteminduta dagoenaren gain, nere amaren zaintzailea ere banaiz (euskaldunok esaten dugun bezala nire amatxoa). Kitarshokak-ekin edota nire bizitza pertsonalean hedatu ahal izateko baldintzatzen nauen egoera. 

Nire etxean jada zentzu honetan dugun bigarren esperientzia da nire aitak 52 urterekin iktus bat jasan zuen eta 18 urtez iraun zuen ezintasun egoeran urteak pasa ahala okerrera egiten gaineraz. (momentu onak ere egon ziren, hori bai). Beraz, demagun erizain praktiketako titulua ere badaukadala… eta gaiarekin ere apur bat erreta nagoela. 

Nire amak gaixotasun neurologiko degeneratibo bat dauka, zeinetan pertsona batek izan dezakeen gainbehera isla argia ikusten den eta bertan ispilu gisa ikusten dudan neure burua nola zahartzen naizen ikusten. Zaila egiten da bizitza honek nola funtzionatzen duen ikustea. Berri ona burua ondo daukala da. Zerbait erabakigarria nire ustez nahiz eta batzuetan oso gogorra den ere (horrelako zerbait sufritu duenak ulertuko nau). 

Hau zuekin partekatu nahi nuen, horrela nire funtzionatzeko modua, nola nagoen, etab. hobeto ulertu dezakezuelako… eta ni naizenaren eta Kitarshokak-en bidez eskaintzen dudanaren parte bat delako ere.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping