Mesa Boogie Dual Rectifier 2 Channel 90´s

55,00

90eko hamarkadatik gaur egunera arte metalaren historia idatzi duen anplifikagailu ospetsu honen bi kanaletako lehengoko bertsioa da. Bertsio hau anpli honen jarraitzaile jakitunek bilatzen dutena da. Azken hiru kanaleko bertsioak baino izaera definitu, rock eta inspiratzaileagoa du, baina oraindik ere ezinhobea da uretan arrain bat bezala mugitzen den soinu indartsuetarako. Bere soinu saturatuaren ostikada, lodiaeta ez larregi konprimitua (nahasketan ondo mozten duena) metalezko soinuetarako zuzenduta dago batez ere, afinazio estandarretan zein afinazio baxuetan. Gainera, anplifikadore oso erabilgarria da Fender-etan oinarritutako garbi eta dinamika handiari esker, edozein estilo jotzeko aukera ematen baitu pedaletarako eta efektuetarako oinarri ona izanik.

Metallica, Nickelback, Los del Tonos… bezalako musikariek erabiltzen edo erabili izan dute heavy, thrash, death, brutal death, rock gordina, rock modernoa, blues, power-pop… bezalako estilo desberdinetarako.

Ezaugarriak:

  • Potentzia: 100w A/B klasean
  • 2 kanal: erritmikoa eta lead-a oin-pedalaren bitartez hauta daitezkeenak eta tinbre-soinu mota ezberdinekin. Erritmikoak garbi aukera dauka ere
  • 5 12AX7 aurreanplikazio balbula Vintage hautatuak
  • 4 potentzia-balbula 6L6
  • 2 errektifikazio balbula Vintage hautatuak
  • Irteerako inpedantzia: 4, 8 eta 16 ohmio

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies
Wishlist 0
Continue Shopping